Julio Romero de Torres
Julio Romero de Torres (Kordoba, 1874ko azaroaren 9a - ib., 1930eko maiatzaren 10a) [1] XX. mendeko margolari andaluziar ospetsua izan zen. Haren estiloa errealismo eta modernismotik sinbolismora garatu zen. Kordoban bere izena daraman museoa dago eta han bere lan egin gehienak daude bilduta. Romero de Torres Andaluziako margolari ospetsuenetarikoa izan zen, ezaguna batez ere bere erretratuengatik.
Julio Romero de Torres | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kordoba, 1874ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Kordoba, 1930eko maiatzaren 10a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of San Rafael, Córdoba, Spain (en) |
Familia | |
Aita | Rafael Romero Barros |
Ezkontidea(k) | Francisca Pellicer López (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | sinbolismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Biografia
Rafael Romero Barros margolariaren semea zen; aita Kordobako Arte Ederren Museoaren zuzendaria izan zen. Bere aitarekin egin zituen bere ikasketak. Familia ugaria zen eta beste bi anaiek ere margolariak izan ziren. Gazte-gaztetatik arte-mugimendu berriak ezagutu zituen. Lehenengo urtetan hedabide desberdinetan ilustratzaile bezala lan egin zuen, besteak beste, Unión de Córdoba, El Imparcial, La Gran Vía. 1899an Francisca Pellicer Lópezekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituen. 1906an Madrilera joan zen eta, ondoren, Europako herrialde desberdinak ezagutu zituneː Herbeereak, Italia, Frantzia, Ingalaterra...
Galeria
- Patua (1915)
- Julio Romero de Torres, Autoerretratua (1905 ingurukoa)
- Andaluziako Ama Birjina (1907)
- Emakume esklaboa (1928)
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio Romero de Torres |
- (Gaztelaniaz)ːJulio Romero de Torres museoa.
- (Gaztelaniaz)ːJulio Romero de Torresen inguruko laburmetraia.
- (Gaztelaniaz)ːKordobar ospetsuak.