Julio Lazurtegi
Julio Lazurtegi González (Bilbo, 1859ko urtarrilaren 31 - ib., 1943ko abuztuaren 4a) euskal herritar metalurgia eta meatzaritza arloetako enpresaburu bat izan zen.
Julio Lazurtegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1859ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1943ko abuztuaren 4a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
XX. mendearen hastapenean, bizkaiar enpresaburuak Gaztela-Leongo Ponferrada udalerrian Bizkaiko industria siderurgikoaren antzeko garapena burutzea proiektatu zuen, Gaztelako goi ordokia eta Galiziaren artean. Proiektua Bierzo eskualdean "Bizkaia berria" (Bilbo, 1918) sortzeko asmoan islatu zuen.
Ponferradako zabalgunean bere izena daraman plaza bat dago, Bilboko Moyua plazaren antzekoa, alegia, "Julio Lazurtegi plaza".
Compañía Minera de Villaodrid enpresaren sortzailea ere izan zen. Lugoko probintziako A Pontenova udalerrian hainbat meatzeen ustiatzailea izan zena, bai eta Ribadeoko Porto Estreitora minerala zeraman Ribadeo - Vilaoudriz burdinbide linearen sortzailea ere, 1965. urterarte bidaiari tren gisa ere erabilia izan zen.
Idazlanak
- Practical guide to the port of Bilbao (1882)
- Una excursión minero-metalúrgica a Escandinavia (1898)
- Un modelo para España: (Cartas alemanas) (1902)
- La Exposición Nacional de Artes é Industrias con una sección de productos ibero-americanos en Bilbao (1906)
- Certamen del Trabajo, organizado por el Excmo. Ayuntamiento de Bilbao: Discurso leído en el acto de la clausura (1907)
- Ensayo sobre la cuestión de los minerales de hierro ayer, hoy y mañana (1910)
- El desarrollo de la metalurgia nacional ante la conflagración europea (1914)
- Una nueva Vizcaya a crear en El Bierzo (Bilbao, 1918)
- El libro español en América: informe que emite el Centro de la Unión Ibero Americana en Vizcaya sobre el comercio de libros en el extranjero particularmente en América y respecto á la creación, en Bilbao de la empresa "Ambos Mundos" editorial y de importación y exportación de librería (1919)
- Estudios de Revista Nacional de Economía: Vizcaya y América (1920)
- Informe y Memoria presentados a las Excmas. Diputaciones provinciales de Vizcaya, Guipúzcoa, Álava y Navarra (1923)
- España ante el hemisferio de Occidente (1924)
- La cuestión Mundial del hierro y el punto de vista Hispánico en particular (1938)