Julio Kageta
Julio Kageta rock talde bat zen, 1983an Ermuan (Bizkaia) sortua. 1987 eta 1989 artean hiru maketa kaleratu ondoren, elkarlaneko LP batean parte hartu zuen 1990ean, Kiowak, SS-77 eta Pottoka taldeekin batera. Bertan, hiru abesti sartu zituen. Disko hori kaleratzeak ate asko ireki zizkion zuzeneko kontzertuak emateko.
Julio Kageta | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ermua (Bizkaia) |
Musika mota | rock |
Urteak | 1983 - 1995 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka, GOR |
Taldekideak | |
Gorka Manzisidor Juanmi Bravo Iker Saenz Zaitegi Asier Agirregomezkorta Patxi Linares Markos Gimeno | |
1991ean, lehen disko luzea grabatu zuten Bordelen, Frantzian. Diskoari Bihar eta berandu izena jarri zioten. Bertan, The Clash taldearen bertsio bat sartu zuten. CD formatuak abesti bat gehiago zekarren.
1993an, azken lana argitaratu zuten, Mestizu. Aurreko diskoa bezala, Gor Diskoetxearekin kaleratu zuten. 1995ean jotzeari utzi zioten.
Gaur egun, Julio Kagetako partaide batzuek Kokein eta P.A.M. taldeetan jotzen dute.
Taldekideak
- Gorka Manzisidor - Ahotsa
- Juanmi Bravo - Bateria
- Iker Saenz Zaitegi - Gitarra
- Asier Agirregomezkorta - Bajua
- Patxi Linares - Gitarra
- Markos Gimeno - Bajua
Diskografia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.