Julio Jiménez
Julio Jiménez Muñoz, (Ávila, 1934ko urriaren 28a - ibidem, 2022ko ekainaren 8a) txirrindulari espainiarra izan zen, 1958tik 1969ra profesionaletan aritu zena.
Julio Jiménez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julio Jiménez Muñoz |
Jaiotza | Ávila, 1934ko urriaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Ávila, 2022ko ekainaren 8a (87 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | igotzailea |
Kirol ibilbidea
Altuera txikikoa (1,63 m) eta mehea, "Ávilako erlojugile" goitizenez ezaguna, bere belaunaldiko eskalatzaile finenetakoa izan zen. Dohain horiek, bai Espainiako Mendiko Txapelketan, bai hiru Itzuli handietan (Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta) erakutsi zituen.
Horrela, Espainiako Vueltako Mendiko Sailkapenean hirutan nagusitu zen: 1963an, 1964an eta 1966an. 1964Ko Vueltan liderraren elastiko horia jantzi zuen, azken erlojupekoan Raymond Poulidorren aurka lidergoa galdu arte. 1967an, berriz ere, Mendiko sari nagusia irabazi bazuen ere, garaipen hori bertan behera geratu zen, garaiko arauek ziotenez, Mendiko Saria irabazi ahal izateko, sailkapen nagusian lehenengo 15en artean amaitu behar zen, eta Jiménez 20, sailkatu zen.
Italiako Giroan, lau etapa irabazi zituen (horietako bi, 1966an, non liderraren elastiko arrosa hamar egunez jantzi baitzuen eta sailkapen orokorreko 4. postuan amaitu zen. Beste biak 1968an eskuratu zituen, sailkapen orokorreko 11. postuan amaituz).
Jiménezek, 1964tik 1968ra, bost aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean, non alde batetik bost etapa eta bestetik Mendiko Saria hiru aldiz irabazi zituen.
1964ko Tourrean, Kas txirrindularitza taldeko kidea zelarik, 13. etapa (Perpignan-Andorra), irabazi zuen, ihesaldi luze baten ondoren. Egun batzuk geroago, 20. etapan ere nagusitu zen (Brive-Le Puy de Dôme). Etapa horretan, Jacques Anquetilek aurrea hartu zion Raymond Poulidorri sailkapen nagusian. Mendiko Sailkapenerako borroka estua izan zuen Federico Bahamontes aurkari beldurgarriarekin eta azkenean 2. postuan amaitu zen. Sailkapen nagusian 7. amaitu zen. Jiménezek, Frantziako Tourrean izandako sasoia baliatuz, urte horretako Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa poltsikoratu zuen.
1965eko Tourrean, Kas taldearen liderra izanik, berriz ere bi etapa irabazi zituen: 9.a (Dax-Bagnères de Bigorre) eta 17.a (Briançon-Aix les bains). Mendiko Sailkapenean gailendu zen eta Sailkapen orokorrean 23. postuan amaitu zen.
Jiménez, 1966ko Frantziako Tourrera itzuli zen Ford-France taldeko kide gisa, Anquetil eta Lucien Aimarren ondoan. Bourg d 'Oisans-Briançon 16. etaparen irabazi eta, bigarrenez jarraian, Mendiko Saria lortu zuen. Azken etapetan, bere taldekidea zen Lucien Aimarri, laguntza erabakigarria eman zion Tourrean nagusitzeko.
1967ko Tourrean, talde nazionaletan jokaturikoa, Jiménez Espainiako taldeko liderra izan zen. Mendiko etapetan, lehenbiziko postuetan aritu zen, 2. Briançonen eta Luchonen eta 3. Puy-de-Dômen). Sailkapen orokorrean, Jiménezek bigarren postuan amaitu zuen proba, Roger Pingeon frantziarraren atzean. Pingeonek, 5. etapako ihesaldian lortutako 7 minutuko errentari esker, garaipena lortu zuen. Jiménezek, hirugarrenez Mendiko Saria irabazi zuen.
1968koa izan zen Julio Jiménezen 5. eta azken Tourra, Espainiako taldeko ko-lider gisa. Urte horretako edizioan mendate handirik ez egoteak, Espainiako selekzioko kirol zuzendaria taldekako sailkapenaren txartela jokatzera bultzatu zuen. Jiménez lehenengoa izan zen Aubisqueko tontorrean eta 30. postuan amaitu zuen Sailkapen Nagusian. Mendiko Sailkapenean, 3. izan zen Aurelio González Puenteren eta Franco Bitossiren atzetik.
34 urte zituelarik, Jiménezek azken denboraldia egin zuen Italian, 1969an. Urte horretako Italiako Giroko Sailkapen nagusian 36. eta Mendiko Sailkapenean 3. amaitu zen.
Kirol ibilbidea bukatu ostean, jaioterrira, Ávilara, itzuli zen eta han taberna bat zabaldu zuen.
Kirol lorpenak
Palmaresa
1958
- 3. Torrelavegako Sarian
1960
- Laudioko Sari Nagusia
- 10. Kataluniako Voltan eta etapa 1
1961
- Euskal Bizikletako etapa 1
- Cuprosan Saria
- 3. Kolonbiako Itzulian eta 4 etapa
1962
- Espainiako Mendiko txapelketa
- Dauphiné Libéréko etapa 1
- Urkiola Igoera
- Kataluniako Voltako etapa 1
- Faroneko Igoera
- Iberduero Saria
- 2. Arrateko Igoeran
- 1963
- Espainiako Vueltako Mendiko sailkapena
- Faroneko Igoera
- Iberduero Saria
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Circuito Montañésen
1964
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Urkiola Igoera
- Euskal Bizikletako etapa 1
- 2. Bartzelona-Andorran
- 2. Euskal Bizikletan
- 5. Espainiako Vueltan, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- 7. Frantziako Tourrean eta 2 etapa
1965
- Espainiako Mendiko Txapelketa
- Arrateko Igoera
- Urkiola Igoera
- Ávilako Itzuliko etapa 1
- Frantziako Tourreko Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- Espainiako Vueltako Mendiko sailkapena eta etapa 1
- 2. Montjuïceko Igoeran
1966
- Frantziako Tourreko Mendiko sailkapena eta etapa 1
- 2. Narancoko Igoeran
- 4. Italiako Giroan eta 2 etapa
1967
- Polymultipliée
- Luxenburgoko Itzuliko etapa 1
- 2. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena eta etapa 1
- 2. Faroneko Igoeran
- 3. Bartzelona-Andorran
- 3. À travers Lausanne
1968
- 2. Mallorcako Itzulian eta etapa 1
- 10. Italiako Giroan eta 2 etapa
- 2. Polymultipliée
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | 4. | — | 10. | 36. | |
Frantziako Tourra | — | — | — | 7. | 23. | 13. | 2. | 30. | - | |
Espainiako Vuelta | 36. | 46. | 23. | 5. | 34. | — | 20. | — | — |