Julio Goien

Julio Goien Aguado (Beire, Nafarroa Garaia, 1941eko irailaren 4a - San Rafael, Mendoza, 1999ko azaroaren 7a)[1] Argentinako espeleologiaren aintzindarietako bat izan zen.

Julio Goien
Bizitza
JaiotzaBeire, 1941eko irailaren 4a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaSan Rafael (en) Itzuli, 1999ko azaroaren 7a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta espeleologoa

Bizitza pertsonala

Erlijio mormoikoa, espeleologiaz gain historia, arkeologia, opera, eta ufologia arloak landu zituen.[2]

1960ko hamarkadan Buenos Aireseko Liburutegi Nazionalean aritzen zen, Euskal Herriko historia ikertzeko. Han Florencio de Basalduaren lanak ezagutu zituen, eta bere kontinenteen arteko migrazioei buruzko lanak interesatu zitzaizkion bereziki; mormoien teoriekin bat zetozenak (haien aintzindariak Ameriketara heldu zirenekoak). Han Juan Móricz hungariar-argentinarra ezagutu zuen, eta honek Ekuadorrera planeatzen ari zen espedizio antropologikoarendako babes bila hasi zen.[3]

1980ko hamarkadan Euskal Herriari buruzko ikerketan sakondu zuen.[1] 1978-80 artean[4] La Baskonia aldizkari argentinar historikoa berrargitaratu zuen,[5] eta hogei urtez Florencio Constantino tenore bizkaitar-argentinarraren biografia bildu zuen, hari buruzko liburua argitaratuz.[6]

Espeleologia

Los Tayos

Moriczekin Ekuadorreko Los Tayos kobazulora eginiko espedizioetan parte hartu zuen: besteak beste, 1968an hango "Ganbera Sekretuak" ezagutu zituen, eta 1976an espedizio ekuatoriar-britainiar handian (ehundaka zientzialari eta militar) parte hartuko zuen,[3] kobazulora beste lau lagunekin (haietako bat Neil Armstrong) sartuta.[7] Julio Goienek paper garrantzitsua jokatu zuen Los Tayos kobaren esplorazioan, non Juan Móriczek kobazuloan aintzinako zibilizazio baten aztarnaren aurkikuntza polemikoa aldarrikatu zuen.[2]

1970ean Centro Argentino de Espeleologiaren sortzaileetako bat izan zen, 1981ean izaera ofiziala hartu zuena, eta hil arte zuzendu zuena.[1] Hor espeleologiaren dibulgazioa landu zuen.[8] Ekuador, Kolonbia eta Peruko oihanetan esplorazioan aritu zen.[9] Llullaillaco sumendira zenbait espedizio zuzendu zituen altuera handian aztarnategi inka bat aurkituz.[7] Guztira 500 kobazulotik gora ikertu zituen, eta Argentinako Gendarmeria Nazionalaren eta Nazio Batuen Erakundearen aholkularia izan zen arlo horretan.[10]

Heriotza ostekoak

1999an trafiko istripuz hil zen, beste lau lagunekin batera Tunuyán eskualdeko kobazuloetara eginiko espedizio geologiko batean zihoala.[10]

2006 urtean "Lírico y profundo" liburua argitaratu zen, Julio Goienen bizitzari buruz.[11]

Erreferentziak

  1. «Remembranzas» caespeleo.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. Subterránea, Crónica. (2013-05-15). «Crónica Subterránea: Julio Goyén Aguado - Heredero del Secreto de Juan Moricz - Guillermo Aguirre - Entrevista Exclusiva» Crónica Subterránea (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  3. LLORET i PRIETO, Jordi. 1990. "Espeleólogos españoles en el mundo (1925-1989)". Boletín del Museo Andaluz de la Espeleología 5:7-32. Museo Andaluz de la Espeleología, Granada.
  4. «LA BASKONIA - Buenos Aires» urazandi.euskaletxeak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  5. «El arte y la construcción de una identidad vasca. El caso de la revista “La Baskonia” (1921-1943) (II / II) - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  6. (Gaztelaniaz) «Florencio ConstantinoUn tenor en Bragado» www.lanacion.com.ar 1998-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  7. (Gaztelaniaz) Alej, Horacio; dice, ro Sánchez. (2013-06-19). «ENTREVISTA A GUILLERMO AGUIRRE: OTRA VOZ PARA EL ENIGMA DE LA CAVERNA DE LOS TAYOS» AL FILO DE LA REALIDAD .com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  8. «EL MUNDO SUBTERRANEO» cae.ar.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  9. (Gaztelaniaz) «GOYEN AGUADO, Julio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  10. (Gaztelaniaz) «Murió Julio Goyén Aguado» www.lanacion.com.ar 1999-11-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  11. (Ingelesez) «Lirico y Profundo-Vida de Julio Goyen Aguado-La Verdadera Historia de La Cueva de Los Tayos-Guillermo Aguirre | La Iglesia de Jesucristo de los Santos de los Últimos Días | Agitación» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.