Julio César Monge

Julio César Monge (Bilbo, 1964ko abuztuaren 24a) euskal-salvadortar maisu eta kulturgilea da. 1990etik El Salvadorren sustraitua, egun Chalatenangon bizi da eta Los Ranchosko Jon Cortina Kultur Etxean aritzen da, artea hezkuntzarako eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa erabiliz.[1]

Julio César Monge
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1964ko abuztuaren 24a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta aktorea

Datu biografikoak

Bilbon jaioa izanik ere, familiaren zati bat Palenciako Dueñas herritik etorritakoa du; haietatik zenbait kide Francoren errejimenak afusilatuak.[2]

Ateoa izanik, Ertamerikako eliza katolikoko zenbait kidek askapen prozesuetan izandako papera gorestu ohi du, hala nola 1989an El Salvadorreko armadak erahildako Ignacio Ellakuria eta UCA-ko martiriak.[3]

Gerra magisteritza

Euskal Herrian Magisteritza ikasketak amaitu eta gero, gerra betean zegoen El Salvadorrera joandako brigadetan izena eman zuen, iraultzaileen artean Herri Hezkuntza sustatzeko asmotan. Han Paulo Freireren pedagogía de la liberación delakoa ikertu zuen. Chalatenangon kokatu zen, gerrako basakeritik bizirik ateratako umeekin lanean zeuden Herri Eskoletako batean, FMLNek kontrolatutako eremuan. Talde tekniko batean ere sartu zen, zeinaren zioa, laugarren graduko ikasketak emateaz gain, maila txikiagoetan herri-irakasle bezala aritzeko ikasle gazteak identifikatzea eta trebatzea izan zen; gerra amaierarako 200 herri-irakasle ari ziren lanean. Monge 1992ra arte aritu zen lan honetan.[2]

Antzerkia

Jon Cortina Kultur Etxea (San Antonio Los Ranchos, Chalatenango)

Mongek antzerki komunitarioa asko landu du. Behin gerra amaituta, FMLNak herri-irakasleei bizitza zibilera berregokitzea planteatu zien. Mongek prozesu honetan arte eta kultura mundutik parte hartu zuen, eta TNT (Tiempos Nuevos Teatro) antzerki konpainia sortu zuen Irma Orellana eta Juan Serrano salvadortarrekin batera. Gerra ostean goraka ari zen alkoholismoaren aurka borrokan ari zen osasun proiektu baten baitan hasi ziren, 20 herri hartzen zituen eskualde batean, inolako prestakuntzarik gabe. 1993an, Sol del Rio antzerki talde profesionalarekin kontaktatu zuten eta honek antzerki prestakuntzari bidea ireki zien, artean ez baitzen El Salvadorren Arte Dramatiko eskolarik.[2]

TNT taldea San Salvador hiriburuan kokatuta ez dagoen antzerki talde bakarra da. Chalatenangoko San Antonio Los Ranchos herrian dago, 1000 bat biztanlekoa; han, 2007 inguruan, udalak lagatako azpiegitura batean Jon Cortina Kultur Etxea sortu zuten, 2005ean zendutako josulagun eta aktibista bilbotarraren omenez horrela izendatua. Hor, antzerkiaz gain, elkarteak beste ekimenak bultzatzen ditu hala nola bilerak egiteko lekua, liburutegia, ikastetxeekin eginiko kolaborazioak, zirkua, erakusketak, zinema, dantza...[2]

Mongek Área de Cooperación Internacional para el Desarrollo de la Universidad, Fundación Segundo y Santiago Montes edo La Quimera de Plástico antzerki taldea bezalako erakundeekin ere kolaboratu du.[2]

Katalunian lortutako funtsekin, TNT elkarteak El Salvadorren gazteak mara edo kaleko banden sareetatik ateratzeko proiektu bat garatzen ari da 2015etik. Musika klasikoan oinarritua, gartzelan dauden gazteekin lan egiten dute, kalean etsai direnak musika eta kulturaren inguruan elkartuz.[4]

Erreferentziak

  1. Ibarguren, Leire 1979-. (2016). Laura esaten zioten : Miren Odriozolaren borrokak. Txalaparta ISBN 978-84-16350-71-1. PMC 1061833023. (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  2. «TNT: 20 años de teatro comunitario en El Salvador | últimoCero» anterior.ultimocero.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) últimoCero. (2017-04-28). «"Las zonas donde nos tocó poner a los muertos en los 80 son ahora las más tranquilas de El Salvador"» últimoCero | Noticias de Valladolid (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Pandilleras irreconciliables unidas por la música clásica» www.metropoliabierta.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.