Julio Abascal

Julio Abascal Gonzalez (Torrelavega, 1956ko azaroaren 9a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean, Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik. Behar bereziak dituzten pertsonentzako Gizaki-konputugailu elkarrekintza lantzen duen Egokituz laborategiko zuzendaria da.

Julio Abascal

Bizitza
JaiotzaTorrelavega, 1956ko azaroaren 9a (67 urte)
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFelix Ares de Blas
Doktorego ikaslea(k)Nestor Garay-Vitoria (en) Itzuli
Markel Vigo (en) Itzuli
Gorka Epelde (en) Itzuli
Daniel Cagigas-Muñiz (en) Itzuli
Inmaculada Fajardo (en) Itzuli
Myriam Arrue Recondo
Luis Faria Azevedo
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Donostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1981 -

Inguma: julio-abascal-gonzalez

Ikasketak eta doktorego-tesia

1978an lortu zuen Fisika lizentziatura Nafarroako Unibertsitatean, Donostiako Campusean. 1981an beka bat lortu zuen Madrilen INIko ITPan (Instituto Tecnologico de Posgraduados) sortu berriak ziren mikroprozesadoreekin lan egiteko. Urte bereko urrian UPV/EHUko Informatika Fakultatean hasi zen irakasle, hardware arloko gaietan.

1987an Informatikako doktore titulua lortu zuen EHUko Informatika Fakultatean bertan Felix Ares de Blas irakaslearen zuzendaritzapean. Tesian euskarazko testuen entropia kalkulatu zuen eta horren arabera testuak trinkotzeko metodo bat proposatu zuen.[1]

Irakaslea

Irakasle katedraduna 2004tik. besteak beste irakasgai hauek eman ditu: Sistema eragileak, Sistema digitalen diseinua, Robotika.[2]

Euskara unibertsitatean sartzeko prozesuaren barruan Sistema digitalen laborategia eman zuen. Era berean, Udako Euskal Unibertsitatean ikastaro hauek eman zituen:[3]

  • 2006: Irisgarritasunari sarrera. Diseinu unibertsala. Asistentzia-teknologiak. Markel Vigo Etxebarria-rekin
  • 2000: Informatika. Informazioaren garapen teknozientifikoak askeagoak egiten al gaitu?
  • 1998: Teknika eta zientzia gizartearen kontrolpean: Interneten kasua.
  • 1998: Telezerbitzuen eragina gizartean: Internet gizarterantz?
  • 1991: Elbarrituentzako laguntza informatikoak, Agustin Arruabarrena Frutos-ekin.
  • 1985: Sistema eragileen muina (Kernel-a). Osagaiak eta eraikuntza.Luis Mari Alonso Gonzalez, eta Agustin Arruabarrena Frutos-ekin

Kudeatzailea eta antolatzailea

Goraka Masterraren antolatzaileak (1992). Abascal dekanoa goian ezkerraldean

Informatika Fakultateko dekanordea (1991-1992) eta dekanoa (1992-1996) izan zen, baita Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua (1987-1988 eta 2007-2008).

Informatika arloko ikasketak sortzeko edo berritzeko jarduera nabarmena izan du. Adibidez, 1995-96 Informatika Ingeniaritzako lehen curriculumaren proposamenaren eta ezarpenaren koordinatzailea izan zen. Era berean, 2005 eta 2007 artean Sistema Txertatuen Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko proposamenaren koordinatu zuen, eta 2008 arte Master horren zuzendaria izan zen.

Ikertzailea

Gizaki-konputagailu elkarrekintzako alorreko nazioarteko ikerlarientzako erreferentzia izan da Abascalen lana. Irisgarritasun digitala lantzen da gai horren barruan.

Egokituz taldea

Egokituz izena zuen laborategia sortu zuen Julio Abascalek, Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza Laborategia gisa ere ezaguna dena.[4] 1985ean sortu zuen pertsona minusbaliatuen komunikazio-arazoei aurre egiteko, pertsona horiekin informazioaren teknologia berrien aplikazioa errazteko. Egokituz taldeak pertsonen arteko komunikazio zuzenari nahiz urruneko komunikazioari laguntzeko programak diseinatu ditu (telekomunikazio-sistemak erabilerraz eginez), baita ingurunea kontrolatzeko sistemak, sarrera/irteerako zenbait sistema simulatzeko eta ebaluatzeko softwareak, eta komunikazio-gailu eramangarriak ere, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak SPRI-aren IMI programaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sailak, IMSERSO-k eta CE-DGXIII-k finantzatu dituzte lan horiek.Berak pertsonalki 7 doktorego-tesi zuzendu ditu.

Egokituz ikertaldeko kideak 2016an.

Nazioarteko jarduera

Abascal irakasleak irisgarritasun digitalaren arlo berrian sustapen eta hedapen handia eragin du nazioartean 1985etik.

1990 urtetik aurrera, Europako Batzordearen (EB) aginduz TIDE Market Survey txostena erredaktatu zuen Europa osoko beste 27 aditurekin batera.[5] Txosten hori oinarria izan zen gero Laguntza Teknologiarekin eta Irisgarritasunarekin proiektuetarako lehenengo deialdia abiarazteko: Technology Initiative for Disabled and Elderly People, TIDE (Ekimen Teknologikoa Ezinduen eta Adinekoentzat). TIDE Pilot Phaseko 21 proiektuen ebaluazio bateratua egin zuen komitean ere parte hartu zuen. Geroztik, EBk maiz kontratatu zuen I + G programetann eta Europako deialdi guztientzako diseinua, Laguntza Teknologia eta Irisgarritasun Digitalaren deialdiekin lotutako Europako proiektuen aditu, aholkulari, ebaluatzaile eta berrikusle gisa.

Abascal irakasleak Irisgarritasun Digitalaren sustapena eta Gizaki-Ordenagailu Elkarrekintza arloaren garapena bateratu zituen. Bere ibilbide profesionalean arlo hauetan ikertu du:, Erabiltzaileen Modelizazioan eta Irisgarri diren Modeloetan oinarritutako Interfazeen Sorkuntza Automatikoa, Nonahiko Irisgarria eta Konputazio Egokitzailea, Komunikazio Gehigarria eta Alternatiboa, baita Laguntza Robotika ere.

Irisgarritasun digitaleko gaia Informatikako curriculumetan integratzen lagundu zuen. Liburuaren edizioa gidatu zuen: Abascal J. Garay N., Guasch D. (2013) Education on Design for All in Information Systems and Telecommunications Curriculum. IMSERSO / FONCE, Madril. ACM, IEEE eta ACM / SIGCHI-k batera garatutako "Computing Curricula 2020: An Overview Report" (CC2020) txosten curricularrean parte hartzen ari zen van der Veer irakaslearekin ere kolaboratu zuen.

Ikerketa-elkarteen sortzaile eta eragilea

1992an Espainiako Informatika Sozietateen Federazioak ordezkari izendatu zuen HCIri buruzko TC13 batzorde teknikoan, 1990ean Informazioaren Prozesamendurako Nazioarteko Federazioak (IFIP) sortua. Batzorde horretan dituen jarduerak eta karguak honakoak dira:

  • TC13 Garapen eta Ekitateko presidenteordea (2019)
  • Gizaki-Konputagailu Elkarrekintzari eta Desgaitasunari buruzko 13.3 IFIPeko Lan Taldearen sortzailea (1993) eta lehen presidentea (1993-1998), non interfaze irisgarriak diseinatzeko irisgarritasun jarraibideen erabilera sustatu zuen, hainbat argitalpenen bidez eta lantegiekin lotutako tailer batzuen bidez. INTERACT nazioarteko kongresua: Cape Town, 2013; Erroma, 2005; Zürich, 2003; Tokyo, 2001; Edinburgo, 1999; eta Sydney 1997an.
  • TC13k sustatutako INTERACT nazioarteko kongresuko kopresidentea: Rio de Janeiro, 2007; Bamberg, 2015. Tailerreko presidentea: Lisboa, 2011.
  • Garapen bidean dauden herrialdeetako doktoregaiei eta ikertzaile gazteei INTERACTera joateko batzordeko presidentea (2003tik).
  • Bere ikerketek nazioarteko lankidetza espektro zabala izan zuten. Artikuluak argitaratu ditu 80tik gora akademiko entzutetsurekin, hala nola, Chieko Asakawa (IBM Research Tokyo), S. Barbosa (Rio de Janeiroko PU), A. Cook (Albertako U.), T. Gross (U. Bamberg-en), J. Jorge (Lisboako U.), A. Kobsa (Kalifornia-Irvine-ko U.), J. Lazar (Maryland-eko U.), P. Palanque (Toulouse III. U), Fabio Paternò (CNR -ISTI); Gerrit C. van der Veer (Amsterdameko U.V.). Era berean, aktiboki parte hartu du argitalpen batzordeetan, kongresu-antolakuntzetan eta nazioarteko ebaluazio agentzietan.

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2023: “AAATE diamond-award” AAATE elkarteak banatzen duen diamante-saria (Laguntzazko Teknologia Europan Sustatzeko Elkartea, Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe). “AAATE saria” aintzatespen pertsonala da, laguntza-teknologia sustatzen egindako lan aipagarri batengatik emandakoa, Europan, Elkartearen barruan edo kanpoan, nazioartean. Elkarteko kontseiluak ematen du saria. Julio Abascali eta Alemaniako Dortmunt-eko Unibertsitate Politeknikoko Christian Bühler-ri batera eman zieten 2023ko saria.[6][7]
  • 2023: José García Santesmases saria lortu zuen. Espainiako Sociedad Científica Informática de España (SCIE) elkarteak eta BBVA Fundazioak antolatu zuten 2023ko sarien barruan, pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarrekintzan aitzindari izateagatik, batez ere informatikak pertsona guztiak (irisgarritasuna, ezgaitasun fisikoak, zentzumenezkoak eta kognitiboak barne) esparru digitalean integratzea berma dezan.[8]
  • 2021: Gizaki Konputagailu Elkarrekintza Elkarteak (AIPO, Asociación de Interacción Persona-Ordenador) Julio Abascal Irakasleari Jesús Lores Saria eman zion Malagan egindako kongresuan (2021-09-28).[9][10]
  • 2020: IEEE Senior Member 2020. Gradu hau, IEEE elkartean aplikagarria den gorengo kalifikazioa da. Heldutasun profesionala islatzen duen esperientzia eskatzen du eta jardun profesionalean errendimendu nabarmena erakutsi behar da.
  • 2019: IFIP Fellow- 2019. Maila profesionalari eta espezializazioari ez ezik, IFIPri (International Federation for Information Processing) egindako ekarpenengatik aitortutako saria. 2019ko sarituak hauek izan ziren: Joelle Coutaz (France), Fabio Paterno (Italy), Jan Gulliksen (Sweden), eta Julio Abascal[11]
  • 2015: IFIP TC 13 Pioneer - 2015. Sari honek gizaki-konputagailu elkarrekintza arloan aitzindari rola aitortzen du. 2015eko sarituak hauek izan ziren: Julio Abascal, Philippe Palanque, eta Annelise Mark Pejtersen[11]
  • 2013: ACM Senior Member - 2013. Senior Member Graduak ACM kideak aitortzeko erabiltzen da, beste kideengandik bereizten duen errendimendu brezia frogatu duten ikerlariei ematen die elkarteak.[12][13]
  • 1998: IFIP Silver Core - 1998. Sari hau IFIPen aparteko zerbitzua eman dutenei ematen zaie. 1998ko sarituak hauek izan ziren: Julio Abascal, John M. Carroll, Gilbert Cockton, Alistair Edwards, Peter Gorny, Judy Hammond, Tom Hewett, Jenny Preece, Alastair Sutcliffe, eta Gerrit van der Veer.[11]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Abascal, Julio. (1987). «UN METODO DE COMPRESION DE TEXTOS BASADO EN LA POSICIONALIDAD Y EL RENDIMIENTO. APLICACION AL EUSKARA.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  2. Sistema eragileen deskribapen funtzionala. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco D.L. 1995 ISBN 84-7585-711-6. PMC 432229126. (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  3. «Julio Abascal Gonzalez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  4. Egokituz Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza l̪Laborategia]
  5. (Ingelesez) Office of the European Union, Publications. (1995-07-25). «Technology initiative for disabled and elderly people (TIDE) : Bridge phase-synopses.» op.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
  6. (Ingelesez) «Honorary members and AAATE Award Holders» AAATE 2023 (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  7. «Egokituz, Laboratorio de Interacción Persona-Computador para Necesidades Especiales» egokituz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  8. (Gaztelaniaz) «Premios de Investigación SCIE – Fundación BBVA 2023» Fundación BBVA 2023-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  9. (Gaztelaniaz) AIPO. (2021). La Asociación de Interacción Persona-Ordenador (AIPO) entrega a Julio Abascal del Premio Jesús Lores en el congreso Interacción 2021. Asociación de Interacción Persona-Ordenador.
  10. «Egokituz, Laboratorio de Interacción Persona-Computador para Necesidades Especiales» egokituz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  11. (Ingelesez) adminweb. «AWARDS» IFIP TC13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  12. (Ingelesez) Association for Computing Machinery. (2013). Senior Members / Award Winners. ACM.
  13. (Ingelesez) ifip-tc13-admin2015. «Technical Committee 13 on Human-Computer Interaction» IFIP TC13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.