Julieta Itoiz
Julieta Itoiz Jiménez (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1970), Julia Itoiz edo La Chula Potra izen artistikoarekin ezaguna, rap abeslaria eta idazlea da.
Julieta Itoiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1970 (53/54 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, historialaria, irakaslea eta esataria |
Ibilbidea
Irakasletzako eta Historiako ikasketak ditu.[1]
Eguzki irrati libreko esatari izan da.
2011. urtean, ezagun egin zen Yolanda Barcina, orduan Nafarroa Garaiko presidenteari eskainitako La Bofetada abestia argitaratu zuelako. Barcinak auzitara eraman zuen abestiaren egilea.[2].
2018an Poéticamente Incorrecta izeneko diskoa argitaratu zuen.[3]
2019an Cleopotra. Revolution whit love diskoa kaleratu zuen.
Idazletzat, historia entsegu bat argitaratu du, Andoni Esparzaren biografia eta kooperatibismoaren hastapenak Francoren garaian Hego Euskal Herrian: La otra experiencia. El libro que nadie quiso publicar a Jorge Oteiza[4] liburua argitaratu zuen 2005ean.[5]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Ocurrió en Pamplona» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- (Gaztelaniaz) Bustamante, Celia. «Julia Itoiz: "Lo fácil es ser racista"» Eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- (Gaztelaniaz) .
- Itoiz, Julia, 1970-. (2005). La otra experiencia : el libro que nadie quiso publicar a Jorge Oteiza. (1. ed. argitaraldia) Arabera ISBN 84-95774-17-8. PMC 65461136. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- «Julia Itoiz: “Egun bizi garen sistema fosilista aldatzeko enplegua da dugun armarik handiena”» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).