Julie d'Aubigny

Julie d'Aubigny edo Mademoiselle de Maupin frantziar aktore eta abeslaria izan zen, 1670ean (edo 1673an, zenbait autoreren arabera[1]) jaio eta 1707an Provencen (Frantzia) hil zena. Iskanbilaz betetako bizitza izan zuen eta istorio eta kondaira asko sortu dira hauen inguruan; zenbait biografia erromantiko ere inspiratu zituen. Mademoiselle de Maupin izenez egin zen ezaguna, de Maupin jaunarekin ezkondu izanaren ondorioz hartutako izena.[2]

Julie d'Aubigny

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulie d'Aubigny
JaiotzaParis, 1673
Herrialdea Frantziako Erresuma
Heriotza1707 (33/34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, opera abeslaria eta ezpataria
Ahots motamezzosopranoa
kontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

Bizitza

Gaston d 'Aubignyren alaba bakarra izan zen. Louis de Lorraine-Guise, Armagnac-eko kondearen idazkaria zen Gaston. Versallesko Jauregiko zalditeriaz arduratzen zen Armagnac-eko kondea eta, Gaston idazkaria berarekin aritzen zen lanean. Luis XIV erregearen ardurapekoen heziketaz arduratzen ziren eta, honen ondorioz, Juliek ere garai hartan emakumeentzat ohikoa ez zen hezkuntza jaso zuen. Emakumeei zegozkien oinarrizko irakaspenetaz gain, eskrima edo zaldiketa ere ikasi zituen.[2]

Erreferentziak

  1. Bonnet, Marie-Jo, 1949-. (2001). Les relations amoureuses entre les femmes : XVIe-XXe siècle. O. Jacob ISBN 2-7381-1012-6. PMC 421772388. (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  2. Domenech, Cristina 1987. Señoras que se empotraron hace mucho. (Primera edición: octubre de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-17001-93-3. PMC 1129301280. (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.