Julie Dachez
Julie Dachez (ʒy.li da.ʃe; 1985eko otsailaren 5a) frantziar gizarte-psikologoa eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da. La Différence invisible eta Dans ta bulle! liburuen egilea da.
Julie Dachez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1985eko otsailaren 5a (39 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nantesko Unibertsitatea 2016) doctorate in France (en) : Psikologia |
Tesia | Q116464728 |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | blogaria, komiki gidoilaria, aktibista, idazlea eta ikertzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Super Pépette |
emoiemoietmoi.over-blog.com | |
Bizitza
Negozio eskolan ikasi zuen eta lau urtez lan egin zuen sektore pribatuan. 2012an, 27 urte zituela, Asperger sindromea diagnostikatu zioten (gaur egun, diagnostiko hori ez da aintzat hartzen herrialde askotan eta autismo mota bat bezala besterik ez da hartzen)[1][2]. Ondoren, autismoari buruzko blog bat eta YouTubeko kanal bat sortu zituen eta gizarte psikologiako doktoretza programan izena eman zuen[2]. 2016an, Envisager l'autisme autrement: une approche psychosociale tesia defendatu zuen[3], Frantzian autismoari buruzko tesi bat defendatu zuen lehen pertsona autista ireki bihurtuz[2].
Autismoa «normaltasunarekin obsesionatuta dagoen gizarteak patologisatutako funtzionamendu-desberdintasun bat» bezala ikusten du[4] eta ikuspuntu sozialetik aztertzen du, batez ere autistek jasaten duten estigmatizazioari eta diskriminazioari dagokionez[1][4]. Bere ustez, autisten jokabide espezifikoak inguruneari aurre egiteko moduekin lotuta daude[2].
Autismoa diagnostikatzeko irizpideak kritikatzen ditu, batez ere gizonezkoengan ohikoagoak diren ezaugarrietarako diseinatuta daudelako[1][2]. Frantzian autismoari buruzko ezagutza eza ere kritikatzen du, batez ere emakume autistei buruzkoa[5].
Autismoaren inguruko bi liburu argitaratu ditu. Lehenengoa, La Différence invisible, Mademoiselle Carolinerekin batera idatzitako komiki autobiografikoa da[6][7]. Bigarrenak, Dans ta bulle! izenekoak, Josef Schovanecen hitzaurrea duenak, saiakera eta narrazioen forman hainbat pertsona autista helduren bizipenak biltzen ditu.
Autismoaren inguruko hitzaldiak ematen ditu eta, besteak beste, autistekin lotutako aurreiritziak gainditzeko kanpainak antolatzen ditu[1].
Lanak
Liburuak
- La Différence invisible (Mademoiselle Carolinerekin batera, 2016)
- Dans ta bulle ! (2018)
Artikuluak
- French Validation of the Multidimensional Attitude Scale Toward Persons with Disabilities (MAS) : The case of Attitudes Toward Autism and Their Moderating Factors (Andre Ndobo et Anaïs Amelinerekin batera, 2015)
- Représentation sociale de l'autisme (André N'Dobo eta Oscar Navarro Carrascalekin batera, 2016)
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Autisme Asperger : en finir avec les préjugés» Franceinfo 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- (Frantsesez) Cabut, Sandrine. «Julie Dachez, une incarnation de l’autisme au féminin» Le Monde 2018-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- (Frantsesez) Dachez, Julie. «Envisager l'autisme autrement : une approche psychosociale» Theses (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- (Frantsesez) Gambert, Philippe. «Julie Dachez, « l’autisme n’est pas une maladie »» Ouest France 2018-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- (Frantsesez) «Julie Dachez et les spécificités de l'autisme féminin» Brut (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- (Frantsesez) Taugis, David. «La Différence invisible - Par Julie Dachez & Mademoiselle Caroline-Delcourt» Actua BD 2016-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- (Frantsesez) Fréour, Pauline. «L'éclosion à la vie d'une autiste qui s'ignorait» Le Figaro 2016-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).