Juliano Medici
Juliano Medici (italieraz: Giuliano de' Medici; Florentzia, 1453ko martxoaren 25a -1478ko apirilaren 26a) Pizkunde garaiko politiko italiar bat izan zen. Ez da bere iloba Juliano II.a Medicirekin nahastu behar, bere anaia Lorentzo Mediciren semea zena.
Juliano Medici | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1453ko urriaren 25a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Santa Maria del Fiore, 1478ko apirilaren 26a (24 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo basilika |
Heriotza modua | giza hilketa: labankada |
Familia | |
Aita | Piero di Cosimo de' Medici |
Ama | Lucrezia Tornabuoni |
Ezkontidea(k) | Fioretta Gorini; del Cittadino (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Medici |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Biografia
Piero Cosme Mediciren ('Gotoso' deitua) eta Lucrezia Tornabuoniren semea, bere aita hil ondoren bere anaia Lorentzo Medicirekin, beranduago Bikaina deitua izango zena, familiaren banketxe aktibitatearen zuzendaritza eta Florentziako gobernua hartu zuen. Florentziako gobernari bezala bere anaiak "arteen patroia" bezala zuen irudia bere "urrezko mutil" dibertigarri eta eder bezalakoaren irudiarekin osatzen zuen.
1478an Medicitarren familia etsaia zen Pazzitarrek abiatutako Pazzitarren konspirazioaren barnean sartua ikusi zen, Pazzitarrek Sixto IV.a aita santuaren babesa zutelarik, Florentzia Toskanan zehar hedatzearen aurka zegoena. Apirilak 26ko goizean, konjuratutakoen talde batek Santa Maria dei Fiori katedraletik irtetean eraso zituen bi anaiak: Lorentzo Medici zauritua izan zen, Juliano Francesco Pazzi eta Bernardo Bandiniren esku hila izan zelarik. 19 aldiz sastakatua izan zen eta unean bertan hil zela esaten da.
Simonetta Vespucciren maitalea izan zen, bera baino lehenago hil zena, 23 urterekin. Fioretta delako batekin, beharbada Antonio Goriniren alaba zena, ondoren bere iloba Leon X.a aita santuak 1513an legitimo bezala deklaratu zuen seme bat izan zuen, legez kanpoko ezkontza bat argudiatuz, Julio Medici kardinala, beranduago Klemente VII.a aita santua izango zena.
Bere anaia Lorentzorekin batera Florentziako San Lorenzo basilikako Medicitar kaperan lurperatua dago. Bere hilobia Michelangeloren Birjina haurrarekin izeneko eskulturarekin apaindua dago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juliano Medici |