Juliano (enperadorea)
Flavio Klaudio Juliano (latinez: Flavius Claudius Julianus; Konstantinopla, 331 edo 332 – Maranga, 363ko ekainaren 26a), Juliano II.a eta kristauek Juliano Apostata izengoitiz ezaguna, erromatar enperadorea izan zen 361etik hil zen arte. Historialari kristauek Apostata goitizena eman zioten erlijio hori arbuiatu (apostasia) eta helenismo neoplatonikoa hobetsi zuelako.
Juliano (enperadorea) | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||
363 - 363ko ekaina
360ko otsaila -
360ko otsaila - 363ko ekaina
360ko otsaila - 363ko ekaina
360ko otsaila (egutegi gregorianoa) - 363ko ekaina ← Konstantzio II.a - Joviano →
360 - 360
357 - 357
356 - 356
355eko azaroaren 6a -
| |||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||
Jaiotza | Konstantinopla, 331 edo 332 | ||||||||||||||||||||
Heriotza | Mesopotamia, 363ko ekainaren 26a (31 urte) | ||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Tarso | ||||||||||||||||||||
Heriotza modua | giza hilketa: guduan hila | ||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||
Aita | Julius Constantius | ||||||||||||||||||||
Ama | Basilina | ||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Helena (en) ![]() | ||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||
Leinua | Konstantinotar dinastia | ||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | antzinako greziera latina | ||||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Maximo Efesokoa Nicocles (en) ![]() | ||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta filosofoa | ||||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Strasbourg (en) ![]() Julian's Persian War (en) ![]() | ||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Bizitza
Konstantino Handiaren iloba zen eta bizirik irten zen, Galo anaiarekin batean, bere familiari eginiko eraso batetik. Liburu artean igaro zuen gaztaroa eta, kristautasunari uko egin ondoren, neoplatonismoaren bidetik abiatu zen. Bere lehengusu Konstantzio II.ak deitu zion 355. urtean Galia meatxupean ezarri zuten germaniarren aurkako borrokara, eta Estrasburgon garaitu zituen (357).
Enperadore izendatu zuten bere soldaduek 360an eta erabateko enperadore egin zen Konstantzio II.a hil ondoren (361). Juliano enperadorearen eskutik etorri zen erlijio askatasuna eta erromatarren antzinako molde paganoak piztu ziren berriro inperioan. Persiarren aurkako guduan hil zen 363. urtean. Kristautasunaren aurkako tratatu bat idatzi zuen, Contra Galilaeos (grezieraz Κατὰ Γαλιλαίων, «Galilearren Aurka») izenburuaz[1].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-7-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Smith, Rowland, 1955-. (). Julian's gods : religion and philosophy in the thought and action of Julian the Apostate. Routledge ISBN 0-415-03487-6. PMC 32203522. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
Kanpo estekak
- Contra Galilaeosen Ingelesezko itzulpena Wikisourcen: Against the Galileans. Wilmer Cave Wrightek itzulia, 1923an.