Julianne Hough
Julianne Alexandra Hough (Utah, 1988ko uztailaren 20an)[1] dantzari, koreografoa, aktore eta abeslari estatubatuarra da.
Julianne Hough | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julianne Alexandra Hough |
Jaiotza | Orem (Utah), 1988ko uztailaren 20a (35 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Brooks Laich (en) (2017 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Italia Conti Academy of Theatre Arts (en) Alta High School (en) Las Vegas Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, musikaria, abeslaria, kantugilea, zinema aktorea, telebista-aktorea, dantzaria eta koreografoa |
Altuera | 160 zentimetro |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Genero artistikoa | countrya |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group Nashville |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Bi aldiz izan zen irabazle ABC kateko Dancing with the Stars txapelketan. 2007an Primetime Emmy Arte kreazioko bostgarren denboraldian, koreografia hoberenaren saria proposatu zioten. 2011an bere lehenengo pelkula egin zuen, Footlose. 2014ko irailean, Hough Dancing with the Stars txapelketaren epaile bihurtu zen. 2015an bere anaiarekin batera, Derek Hough eta Tessandra Chavez, koreografia hoberenarengatik Primetime Emmy saria irabazi zuten. 2016an Sandy rolla interpretatzeko aukera izan zuen FOX ekoizten zuen Grease zuzeneko musikalean.
Bizitza
Hough, Azken Egunetako Santuen Jesus Kristoren familia batetik dator eta bost seme-alabetatik gazteena da[2]. Alde batetik, Share, Marabeth eta Katherine bere arreba handienak eta bere anaia, Derek Hough ere dantzari profesionala da. Bere gurasoak Marianne eta Bruce dira, aita bi aldiz Errepublika partidoko lehendakaria izan zen. Beste aldetik, bere lau aiton-amonak ere dantzariak izan ziren. Gainera R5 taldeko partaideen lehengusin txikia da.
Houghren hezkuntza formala Oremeko Arte Eszeniko Estudioan izan zen, Josh Murillokin ikasi zuen, besteak beste, latin dantzak. Bederatzi urterekin dantza txapelketetan parte hartzen hasi zen. 1999an bere gurasoak dibortzioa eskatu eta Hough 10 urte zituela, Derekin batera Londresen ikasten jarraitu zuten, Corky eta Shirley Ballasen laguntzarekin, beraien semearekin batera. Derek egin zituen urratsak[3] jarraitu zituen, Conti Italiako Antzerki Arteen Akademia bakante bezala sartuz. Bertan formakuntza desberdinak jaso zituen, adibidez, ahots, antzerki, gimnasia eta dantza desberdinak, jazz, ballet eta trap. 12 urte zituenean, Derek eta Ballasen semearekin talde pop musikala sortu zuten, 2B1G izenekoa. Erresuma Batua eta Estatu Batuak lehiaketetan parte hartu zuten.
15 urte zituenean, Julianne Hough dantzari estatubatuar gazteena bihurtu zen, Munduko Junior Txapelketa eta Gazteen Nazioarteko Latindar Txapelketa irabazi zituenean, Blackpool Dance Festivalean. Juliannek esan zuen "Pubertaroa jotzen hasi nintzenean, emakumea izaten hasi nintzenean eta neska izateari utzi nionean" mentalki eta fisikoki tratu txarrak jaso zituela, beraz, urte berean Londresera joan zen. Las Vegas akademia eta Alta High schoolera joateko Estatu Batuetara bueltatu zen.
Karrera
Dantza
Hough 2006an ABC Show Me the Money programako Million Dollars Dancers izan zen. Dancing with the Starseko laugarren denboraldiko dantzaria bihurtu eta hau irabazi zuen, bere dantza bikotearekin Apolo Anton Ohnorekin. Bostgarren denboraldian ere irabazle izan zen, aldiz, seigarren denboraldia, bere bikotea Adam Carolla aurkezlea, laugarren astean kanporatuak izan ziren. 2008an Jualinne bere mambo koreografia hoberena izendatu zuten 60° Primetime Emmy Lehikatan.
2008ko abuztuaren 25an zazpigarren denboraldian bueltatu zen, baina berala utzi egin zuen, apendizitis[4] izan zuelako. Honek dantza aurkezpen asko galtzea ekari zion, beraz programan Edyta Śliwińska ordezkatu zuen. Urte berdinean bere anaia Derekin, Design-A-Dance lehiaketan jive bat dantzatu zuten.
2008ko azaroaren 20an Ryan Seacresten programan, ez zela programara bueltatuko esan zuen, bere karrera musikala jarraitzeko. Hala ere, zortzigarren denboraldian parte hartu zuen, bere momentuko bikotearekin, Chuck Wicks, zortzigarren astean kanporatuak izan ziren, seigarren postuan geldituz. 2011ko urriaren 11an Kenny Wormald Footloose pelikulako kidearekin, bi aldiz joan ziren. 2012ko maiatzaren 15an Rock Of Ages pelikula promizionatzera bueltatu eta 2013ko urriaren 7an, epaile gonbidatua izan zen Len Goodmanen ordez. 2014ko irailean, programako laugarren epaile bihurtuz. Gaur egun, epaile gisa aritzen da America’s Got Talenten[5]. Esperientzia horri esker, Women’s Health-en portada bihurtu eta biluzik posatu eta bere bizitza pertsonal eta profesionalari buruz hitz egiten digu.
Move Live on Tour
2014ko martxoaren 18an, Juliannek, bere Derekekin , Estatu Batuetako eta Kanadako 40 hiri baino gehiagoko udako bira bat iragarri zuten, "Move Live on Tour" izenekoa, dantza eta kantua hartuzen dituen emanaldiak, eta dantzari talde baten agerpena ere, casting bidez aukeratuak izan zirenak. Uztailaren 26an bira hasi etaArrakasta handia izan zuen Los Angelesen, sarrerak eta zenbait toki agortuta egon zirenez, emanaldi geihago gehitu zitzaizkion biraren egutegiari, hauek ere agortu egin zirelarik.
2014ko biraren arrakastaren eta eskari handiaren ondoren, Hough "Move Live on Tour"ren itzulera iragarri zuten 2015eko udan. 2015eko ekainaren 12tik 2015eko abuztuaren 8ra arte, agortutako birak Estatu Batuetako eta Kanadako 40 hiri baino gehiago bisitatu zituzten. Gainera castingak egin ziren dantzari berriak kontratatzeko.
2016ko uztailaren 9an, Houghtarrek Move Interactive izeneko doako pop-up fitness ekitaldia egin zuten Los Angelesen, eta horietako askoren artean lehena izango zela iragarri zuten. Ekitaldia Sherman Oaksen hasi zen, Pulse Fitness Studiosen egindako ariketa saio batekin, ospetsuaren entrenatzaile pertsonala eta Mark Harari, jabeak zuzendua.
2016ko abenduaren 14an sare sozialen bidez, 2017an Move Beyond Live on Tour bira hasiko zutela iragarri zuten.
Musika
«Will You Dance With Me» izan zen Houghren lehenengo country singela, 2007ko maiatzean iTunes eta Wal-Mart jaurtia, Amerikako Gurutze Gorrirako diru publikoa biltzeko. Kanta Bilboard Pop 100 zerrendan sartzea lortu zuen 100 postua lortuz.
Bere lehenengo diska David Malloy sorrarazi eta Nashvillen grabatu zuena, maiatzaren 31an Billboard 200 3 postua lortu zuen. Bigarren singlea «That Song in My Head» countryko irratietan zabaldu zen.
2008an Hough Brad Paisley biran elkartu zen, Jwel eta Chuck Wicksekin. Urte berean beste EP bat egin zuen Sounds of the Season: The Julianne Hough Holiday Collection izenekoa. Bere singlea «My Hallelujah Song» Dancing with the Strars programan abestu eta bere anaia dantzari edukiz.
2009an Kantari Berri Hoberena izendatu zuten, beranduago irabazi zuena. Lehenengo diskoan ez zuela asko idatzi , hurrengo diskoa ahaleginduko zela gehiago idazten, baina bigarren album Wildfire, ez zen inoiz kaleratu.
Akotore karrera
Julianne Houghren lehenengo lana Harry Potter eta Sorgin Harria (filma) pelikulan izan zen. Gero Burlesque musikalean parte hartu zuen, Cher eta Christina Aguilera protagonistak edukiz.
Houghren lehenengo protagonista, Ariel Moore rola izan zen 2011ko Footloose bertsioan, Kenny Wormald aktorearekin. Urte batzuk geroago Sherrie pertsonaia antzeztu zuen Brodway Rock of Ages pelikulan, Tom Cruise eta Mary J.Bligerekin. 2012an protagonista bihurtu zen Josh Duhamel lankide edukiz, dramazko pelikula batean, Safe Haven izenekoa, Nicholas Sparks nobelan inspiratua. 2013 an Paradise (filma) pelikulan parte hartu zuen Russel Brand aktorearekin.
2016ko urtarrilaren 31an FOXko Grease zuzeneko musikalean egon zen Sandy Young rola antzezten.
Telebistako agerpenak
2016 an Julianne Houghek eta haren anaia Derekek The Wonderful World of Disney aurkeztu zuten: Magical Holiday Celebration eta The Disney Parks’ Magical Christmas Celebration. ABCk emititu zuen azaroaren 24an eta Gabonetako egunean abenduaren 25an. Hough anaiek Garth Brooks, Trisha Yearwood eta Kelly Clarkson-en emanaldiak aurkeztu zituen ere. Disney Channel Holiday Hits, abian jarri zen 2010eko azaroaren 18an, Gabonetako album osagarri bat sortuz.
Erreferentziak
- «Julianne Hough Biography - Yahoo! Movies» web.archive.org 2013-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Dancing | Julianne Hough - Singer, Actress, Dancer» web.archive.org 2015-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- (Ingelesez) Hill, Logan. (2013-01-02). «Julianne Is Our February Cover Girl!» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «'Dancing' star Julianne Hough to have surgery - USATODAY.com» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- (Gaztelaniaz) «Julianne Hough y una confesión que dejó helado a más de uno» MUI (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).