Juliana I.a Herbehereetakoa
Juliana I.a Herbehereetakoa[1] (izen osoz Juliana Louise Emma Marie Wilhelmina van Oranje-Nassau) (1909ko apirilaren 30a - 2004ko martxoaren 20a), Herbehereetako erregina bere amak abdikatu zuenetik (1948), berak abdikatu zuen arte (1980).
Juliana I.a Herbehereetakoa | |||
---|---|---|---|
(1961) | |||
1948ko irailaren 4a - 1980ko apirilaren 30a ← Gilemina I.a Herbehereetakoa - Beatriz I.a Herbehereetakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Haga, 1909ko apirilaren 30a | ||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Baarn, 2004ko martxoaren 20a (94 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Aita | Henrike Mecklenburg-Schweringoa | ||
Ama | Gilemina I.a Herbehereetakoa | ||
Ezkontidea(k) | Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa (1937ko urtarrilaren 7a - 2004ko martxoaren 20a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Orange-Nassau leinua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | amiral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Herbehereetako Eliza Erreformatua | ||
Hagan jaioa, Henrike printzearen (Meckleburg-Schweringo dukea), eta Gilemina I.a Herbehereetakoaren alaba zen. Aitaren aldetik Frederiko Frantzisko II.a Mecklemburgo-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden iloba zen. Amaren aldetik, Gilen III.aren eta Emma Gilermina Waldeck-Pyrmontekoaren iloba zen. Juliana Herbehereetako printzesa izendatua izan zen jaio zenetik.
1937ko urtarrilaren 7an Bernardo Lippe-Biesterfeldekoarekin ezkondu zen, Hagako udaletxean, eta Baarneko jauregian kokatu ziren.
Lau alaba izan zituzten:
- Beatriz I.a Herbehereetakoa, erregina, 1938ko urtarrilaren 31n jaioa Soestdijk jauregian. Claus von Amsberg alemaniarrarekin ezkondu zen (gerora, 2002an hil zena).
- Irene Herbehereetakoa, printzesa, 1939ko abuztuaren 5ean jaioa Soestdijk jauregian. 1964an ezkondu zen, Erroman, Karlos Hugo I.a Parmakoarekin, eta 1981ean dibortziatu ziren.
- Margarita Herbehereetakoa, printzesa, 1943ko urtarrilaren 19an jaioa Ottawan (Ontario, Kanada). Pieter van Vollenhovenekin ezkondua dago.
- Maria Kristina Herbehereetakoa, printzesa, 1947ko otsailaren 18an jaioa Soestdijk jauregian. 1975ean ezkondu zen Utrechten Jorge Guillermo kubatarrarekin, eta 1996an dibortziatu ziren. 2019ko abuztuaren 16an hil zen Noordeinde jauregian, Hagan.
Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batura, lehenengo, eta Ottawara (Kanada), ondoren, erbesteratu ziren Juliana eta bere familia.
1945ean Juliana printzesa bere familia guztiarekin elkartu zen holandar lurretan.
1948an Herbehereetako erregina izendatu zuten Amsterdamen.
1980an (71 urtekin) abdikatu zuen, eta bere alaba Beatriz izan zen bere oinordeko.
1990tik aurrera, Alzheimerren gaixotasunaren eraginez, agerpen publiko gutxi egin zituen, eta 2004an hil zen pneumonia baten ondorioz.