Julian Apraiz Saenz de Elburgo

Julian Apraiz Saenz de Elburgo (Gasteiz, 1848-Madril, 1910eko maiatzaren 20a) Gasteizko Unibertsitate Askeko katedraduna eta Miguel de Cervantesi buruzko aditua izan zen. Julian Apraiz Arias gasteiztar arkitektoaren aita zen.

Artikulu hau irakasleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Julian Apraiz».
Julian Apraiz Saenz de Elburgo
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1848ko azaroaren 2a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1910eko maiatzaren 20a (61 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Elvira Arias de Apraiz
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, arkeologoa, filologoa eta idazlea

Madrilgo San Isidro Institutuan literatura irakaslea eta Gasteizko Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria ere izan zen. Zuzenbide eta Filosofia doktoretzak zituen.

28 urterekin Espainiako ikaskuntza helenistikoen historiaren apunteak (1876), Fabularen Historia eta Fabulista Nabarmenen Historia eta Cervantismoa Espainian argitaratu zituen. 33 urterekin, Cervantes Euskaltzalea, hots, bere ustezko antibizkaitarrismoari uko egiten zion Cervantes (1881). 37 urterekin Bilboko Bigarren Hezkuntzako Bizkaitar Institutuko zuzendaria izendatua izan zen. Bere lana oso zabala da, hainbat aldizkaritan sakabanatua dagoelarik: Euskal-Erria, Ateneo, Aldizkari Garaikidea eta Revista de las Provincias Euskaras (Euskal Probintzietako Aldizkaria). Bere liburuen artean honakoak nabarmendu daitezke: Artikulu eta hitzaldien bilduma (2.bild., 1889), Arabako dolmenei buruzko hitzaldia (1905).

1910eko maiatzaren 20ean 62 urte zituela Madrilen zendu zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.