Julian Alustiza
Julian Alustiza Jauregi, Aztiri (Gabiria, Gipuzkoa, 1913ko urriaren 30a - Arantzazu, Gipuzkoa, 2005eko maiatzaren 11), euskal idazle, poeta eta sermoilaria izan zen. Gabiri herriko Aztiri auzoan jaio zen eta hau goitizentzat zuen. Etxetxo baserrian jaio zen. Valladoliden apaiz frantziskotar ordenatu zen eta Tolosa eta Zarauzko komentuetako nagusia izan zen.
Julian Alustiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gabiria, 1913ko urriaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Arantzazuko santutegia, 2005eko maiatzaren 11 (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
![]() ![]() |
Sermoilaritzan dohain berezia zuen, erabiltzen zuen hizkuntza aberatsarengatik. Gaztelan, Erriberan, Arantzazu eta Gipuzkoa eta Nafarroa hainbat herritan ibilitakoa. Azken 50 urteak Arantzazun eman zituen.
Poesia
- Bizinahiaren arnasa, (2004, Arantzazu)
Ikus, gainera
- Gipuzkoako idazleen zerrenda
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.