Julia Tymoxenko
Julia Volodymyrivna Tymoxenko[1] (ukraineraz Юлія Володимирівна Тимошенко; Dnipro, 1960ko azaroaren 27) ukrainar politikaria da. 2005eko urtarrilaren 24tik 2005eko irailaren 8ra, eta 2007ko abenduaren 18tik 2010eko martxoaren 4ra, Ukrainako lehen ministroa izan zen. Horrezaz gainera, Ukrainar Guztion Batasuna ''Aberria'' eta Julia Tymoxenko Blokea alderdi politikoetako buruzagia da.
Bizitza
2004an, Viktor Justxenko Ukrainako lehendakaritzara eraman zuen Iraultza Laranjan parte hartu zuen aktiboki. 2010eko presidentziarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina, alde txikiaz, Viktor Janukovitx nagusitu zitzaion[2]. 2010eko maiatzetik aurrera Tymoxenkoren aurkako zenbait auzi penal ireki ziren. 2011ko urrian zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, botere gehiegikeria eta funts publikoen bidegabeko erabilpena egotzirik. Berak epaiketaren atzean arrazoi politikoak zeudela salatu zuen[3]. 2014ko otsailaren 22an utzi zuten libre, Euromaidan iraultzaren amaiera aldera[4]. Urte horretako presidentetzarako hauteskundeetan bigarren postuan gelditu zen, botoen %12,39 bilduta[5].
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko, euskaltzaindia.net
- Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-4-4).
- Epelde, Elixabet. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Julia Timoxenkori. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-4-4).
- Heintz, Jim; Charlton, Angela. Fresh from prison, former Ukraine PM Yulia Tymoshenko gives firey speech to protesters. news.nationalpost.com (Noiz kontsultatua: 2017-4-4).
- Aranburu, Iera. Enpresari milioidun bat izango da Ukrainako presidente berria. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-4-4).
Kanpo estekak
- (Ukraineraz) (Errusieraz) (Ingelesez) Julia Tymoxenkoren webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Tymoxenko |