Julia Robinson
Julia Hall Bowman Robinson (San Luis, Misuri, 1919ko abenduaren 8a – Oakland, Kalifornia, 1985eko uztailaren 30a) estatubatuar matematikaria izan zen.
Julia Robinson | |||
---|---|---|---|
1983 - 1984 ← Andrew Gleason (en) - Irving Kaplansky (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Julia Hall Bowman | ||
Jaiotza | Saint Louis, 1915eko abenduaren 8a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Berkeley (Kalifornia), Kalifornia eta Oakland, 1985eko uztailaren 30a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | ezezaguna | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Raphael M. Robinson (en) (1941 - | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Diego High School (en) 1936) San Diego State University (en) (1936 - 1939) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1939 - 1949) Doktoretza | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Tesia | Definability and decision problems in arithmetic (en) | ||
Tesi zuzendaria | Alfred Tarski | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Alfred Tarski | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | RAND Corporation (en) (1949 - 1950) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1976 - 1985) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Matematika Elkartea | ||
Biografia
Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, egin zituen unibertsitate-ikasketak, eta 1948an doktoretza jaso zuen. 1976an, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko matematika-dibisioko kide hautatu zuten, eta kargu hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. 1982an, Matematikako Emakumeen Elkarteak (AWM, ingelesezko siglak) Noether Konferentzia berari eskaini zion, zeren eta urteroko ekitaldi hau, matematika arloari ekarpen garrantzitsuak egin dizkioten emakumeak omentzekoa izan ohi da. 1983an, McArthur saria eman zioten, goi-mailako zientzialarien lana babesteko beka bat, milioi erdi dolarreko balioarekin. Ameriketako Matematika Elkarteko (AMS ingelesez) lehendakaria izan zen, erantzukizun hori euki zuen lehen emakumea.
Ekarpena
Ezaguna da, batez ere, ekuazio diofanikoetan eta erabakigarritasunean (decidability) egindako lanagatik[1] Yuri Matiyasévich matematikariak Hilberten hamargarren problemaren (Matiyasévichen teorema) askaezintasuna frogatzen lagundu zuen, neurri handi batean. Hain zuzen ere, Robinson eremu horretatik (ekuazio diofanikoak eta erabakigarritasuna) bi aldiz bakarrik urrundu zen: bata, bere doktorego-tesia izan zen, matematika-problemak ebazteko eta ezinebatzizkotasunari buruzkoa; eta, bestea, jokoen teoriari egindako ekarpen garrantzitsua.
Bizitza pertsonala
1941ean Raphael Robinson matematikariarekin ezkondu zen. Haren ahizpa nagusia, Constance Reid, matematikari-biografo ezaguna da. Julia Leuzemiaz hil zen 65 urterekin.
Erreferentziak
- Erabakigarritasuna[[Decidability]] artikuluarekin estekatu da, biografia hau idazteko momentuan zirriborro bat delako. Kontzeptu honetan sakontasun gehiago bilatuz gero, ikusi baita Teoremas de la incompletitud de Gödel
Bibliografia
- Constance Reid (1997). Julia: A Life in Mathematics. Mathematical Association of America. ISBN 0-88385-520-8.
- Reuben Hersh y Vera John-Steiner (1997). Matemáticas, una historia de amor y de odio. Paidós. ISBN 978-98-9317-32-7.
Kanpo estekak
- Robinsoni buruzko dokumentala
- Noether hitzaldien liburuxka
- https://mujeres.com/2018/08/16/apena-bowman-robinson-y-decimo-problema-de-hilbert/