Julia Otxoa
Julia Otxoa García (Donostia, 1953ko martxoaren 13a) gipuzkoar idazlea da. Poesia idazten du gehienbat, nahiz eta literaturgintzaren eta artegintzaren beste alor batzuk ere lantzen dituen, hala nola narrazioa, saiakera eta arte plastikoak. Gazteleraz idazten du, baina bere lan asko, haurrentzako ipuinak, gehienbat euskaraz argitaratu dira. Bere obra hizkuntza askotara itzuli da, eta sari ugari eskuratu ditu. 1978an argitaratu zituen lehenengo aldiz bere poemak, Composición entre la luz y la sombra liburuan. Orduz geroztik, obra zabala osatu du. Izan ere, 1994an ekin zion lehenengo aldiz narrazioari, eta 1997an hasi zen haurrentzako ipuinak idazten. Arte plastikoen alorrean, bere collage eta fotomuntaiak maiz erakutsi izan ditu Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, eta ohiko lankide da literatura-aldizkari askotan: Zurgai, Literatura, Cuadernos de Alzate, Bilbao. Azken urtetan mikrokontaketen idazle bezala ezaguna egin da. Rikardo Ugarte Zubiarrain eskultorearekin ezkonduta dago.
Julia Otxoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1953ko martxoaren 13a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ricardo Ugarte |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Obrak
Poesia
- Composición entre la luz y la sombra. Donostia: Gonfer, 1978.
- Luz del aire. Madril: Edarcón, 1982.
- Cuaderno de Bitácora, 1985.
Ganadora del Premio Ayuntamiento de Pasajes de Poesía 1985
- Antología Poética. Donostia: La primitiva casa Baroja, 1988.
- Centauro. Madril: Torremozas, 1989.
Finalista del Premio Carmen Conde 1989
- Léta dei barbari, 1997.
- La nieve en los manzanos. Malaga: Capitel, 2000.
- Taxus Bacata( Hiperión),Madrid (2005)
- Al Calor de un Lápiz( Colección Norte,Zarautz,2006)
- La Lentitud de la Luz (Editorial Cálamo,Palencia,2008)
- Jardín de Arena (Editorial La Palma,Madrid,2014)
Narrativa
Kiskili-Káskala (Editorial,Vosa,Madrid 1995)
"Un Leon en la cocina" (EditorialPrames,Zaragoza,2005)
"Variaciones sobre un cuadro de Paul Klee"(Editorial Hiru,Hondarribia,2008)
"Un Extraño Envío" (Editorial Menoscuarto,Palencia,2009)
"Un lugar en el parque"(Editorial Alberdania,Donostia-San Sebastián,2011)
"Escena de familia con fantasma"(Editorial Menoscuarto,Palencia,2013)
Saiakera
- Emakume olerkariak. Poetas Vascas. Madril: Torremozas, 1990.
- Narrativa corta en Euskadi. Madril: Vosa, 1994.
Haur literatura
- Kískili-Káskala. Madrid: Vosa, 1994.
- Lucas y el búho. Bilbo: Mensajero, 1997.
- Zainorilandia. Donostia: Elkar, 1997.
- Bibote batzuen istorioa. Bilbo: Ibaizabal, 1998.
- Mister Popoffen abestia. Bilbo: Ibaizabal, 1998.
- Mundua Sagarrean. Bilbo: Desclée de Brouwer, 1998.
- Ilargi Amandrean Ipuinak. Bilbo: Mensajero, 1999.
- Un león en la cocina. Zaragoza: Prames, 1999.
- El cuarto de las hilanderas. Cuento. En: Orosia. Jaca: Pirineum Multimedia, 2002, pp. 135–143.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Biografia eta lan nagusiak: http://www.escritoras.com/escritoras/escritora.php?i=940598451
- (Gaztelaniaz) 2011n eginiko elkarrizketa: http://www.youtube.com/watch?v=UWjiba_Gseg
- (Gaztelaniaz) Julia Otxoaren web pertsonala: http://www.juliaotxoa.net/
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.