Julia Morgan

Julia Morgan (San Frantzisko, Kalifornia, 1872ko urtarrilaren 20a- ib. 1957ko otsailaren 2a) estatubatuar arkitektoa izan zen. Pariseko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea eta 1902 arkitekto tituluduna bihurtu zen, kalifikazio izugarriak lortuz. Bere ibilbide osoan zehar 700 eraikuntza diseinatu zituen, ala nola eraikinak, museoak, ospitaleak, elizak… Eraikuntza asko talde feministak eskatu zituzten, haientzat mende horretako emakume independente berriaren adibidea baitzen. 2014an hil ondoko titulu bat jaso zuen, AIA-ren urrezko domina (Arkitektoen Institutu Amerikarra), emakume bati eman zioten lehenengo aldia.

Julia Morgan

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko, 1872ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko, 1957ko otsailaren 2a (85 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Oakland High School (en) Itzuli
Irakaslea(k)François-Benjamin Chaussemiche (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, zinema ekoizlea eta artista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaSpanish Colonial Revival architecture (en) Itzuli
Mediterranean Revival architecture (en) Itzuli
Arts and Craftsa

Find a Grave: 1464 Edit the value on Wikidata

Biografia

1872 urtean San Francisco hirian jaio zen, botere handiko familia batean. Bere gurasoak Charles Bill Morgan, Estatu Batuetako Mendebaldeko familia militar, politiko eta enpresarioko parte zen eta Eliza Woodlan Parmele ama, Albert O. Parmelee aberatsaren alaba, kotoi merkataria zen. Bost anai-arrebako bigarrena izan zen. Ekonomikoki bere amaren familiarengatik bizi ziren.

1878 urtean Eliza bere seme-alabekin Nueva York-era bizitzera joan zen. Bertan, Julia bere lehengusina Lucy Thornton harremanetan hasi zen, bere senarrak Pierre LeBurn arkitekto ospetsua animatu zuen unibertsitate ikasketak Okland-era bueltatu zenean egitera. Emakume independente eta autonomoa izan zen, ez zen inoiz ezkondu eta bere bizitza osoa lanari eskaini zion.

Ikasketak

Lehen mailako ikasketak Okland eskolan egin zituen. 1890 urtean graduatu eta Berkeleyko Ingeniaritza Unibertsitatean inskribatu zen. Bere irakasleak, Bernard Maybeck arkitektoak, bera eta beste bederatzi ikasleei beka eskaini zien Pariseko Arte Ederretako eskolan ikasteko. 1902 urtean diplomatu zen munduko lehen arkitekto emakumea bihurtuz.

Jarduera profesionala

1902 urtean Estatu Batuetara bueltatu zen, bertan Jonh Galeb Howard-ren laguntzaile bezala lanean hasi zen. Berkeley Unibertsitateko Hearst Greek Theater diseinatu zuen. 1904an Californiako Estatuaren lizentzia lortu zuen arkitekto ofizial bihurtuz.

Merrill Hall

Urte horretan bere lehenengo bulegoa ireki zuen Montgomery Kalean, San Francisco-n; baina 1906an eraikina egon zen seismoarekin suntsitu zen eta Ira Wilson Hoover-ekin asoziatu zen, bigarren emakume arkitektoa. 1910an 700 eraikin diseinatu zituen, hala nola Merrill Hall, Heritage Reiterement Community etxea, Derge House, Hearst Castle eta hainbat eraikin publikoak.

Bere lehenengo lan handia

aren berreraikuntza izan zen, 1906an egon zen seismoagatik suntsitu baitzen. Ondoren YWAC elkarte feministarentzat lan egin zen. W.R.Hearst enpresariarekin harremanak eduki zituen; honek bere arkitekto pertsonala bezala kontratatu zuen 1919an.

1906an hainbat eraikin, etxeak eta elizak diseinatu zituen, lan hauetatik egindako elementu arkitektoniko finenak artearen eta antzinako jabeen bildumekin sartu zituen. Hearst Gaztelua ere diseinatu zuen, San Simeon-en, Californian, Guillermo Randolph Hearts aberatsarentzat. 20 urte iraun zuen proiektua izan zen.

Hearst Castle

1951an Julia Morganek bere bulegoa ixtea erabaki eta suntsitu zuen fitxategi guztia William R. Hearts-en gutunak eta Arte Ederretako Eskolaren marrazkiak izan ezik.

Beste datu batzuk

Julia Morganentzat bere lana zen bezeroen beharrak asetzea, bere lehentasun estetikoak kontuan izanda. The Client’s Architect ezizena lortu zuen. Berarentzat lan guztiak garrantzia bera zeukaten, berdin zitzaion emandako presupuestoak. Honen adibide on bat da bere obra famatuenetako bat: San Juanen eliza presbiterianoa.

Obra famatuenak

  • 1917, Livermore Etxea, San Francisco
  • 1922-1939, Hearts Gaztelua, San Simeon, California
  • 1924-1943, Wyntoon, Mount Shasta, California

Bibliografia

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.