Julia Maura
Julia Maura Herrera (Madril, 1910eko apirilaren 5a - ib., 1971ko maiatzaren 17a) madrildar antzerkigilea izan zen. Real Academia Españolaren Espinosa Cortina saria lortu zuen. “Alforjas para la Poesía” literatura-mugimenduaren sortzaileen artean dagoen emakume bakarra da.[1]
Julia Maura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1910eko apirilaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1971ko maiatzaren 13a (61 urte) |
Familia | |
Aita | Gabriel Maura Gamazo |
Ama | Julia Herrera y Herrera |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Genero artistikoa | dramaturgia |
Biografia
Historia politikoan eta letretan zaildua zen familia aristokratiko batean jaio zen. I. Maura dukea zen Gabriel Maura Gamazoren eta V. Mortera kondesa zen Julia Herrera Herreraren alaba zen. r Politikoa eta idazlea zen Antonio Maura Montanerren biloba zen.[2] Lau neba-ahipa izan zituen: Gabriela, María del Carmen, María Victoria y Ramón.[1]
Letretarako egokia zen familia-giroan, txikitatik erakutsi zuen literaturarako eta antzerkirako zaletasun handia, ipuinak eta poesiak idazten. Gaztetatik Europa osora joan zen aitarekin. Bidaietako oharrak eta inpresioak lehen urrats literariotzat har daitezke.[1]
Andrés Covarrubias Villatoyako markesarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen.
Idazle ibilbidea
Bere literatura-zaletasunak idazketan aritzera eraman zuen, eta eleberrien eta argitaratutako saiakeren artean Como la tierra y el mar,[3] Lola edo Eva y la vida[4] aipa litezke. Hala ere, antzerkigile gisa nabarmendu zen, eta estreinatu zuen lehen lana La mentira del silencio izan zen 1944an.[5] Eszenaratzea Luis Escobarrek egin zuen María Guerrero antzokian, Espainiako hiriburuko garrantzitsuenetakoa. Segituko zuten El hombre que voló a su casa, Rafael Rivellesek interpretatua; Lo que piensan los hombres, Isabel Garcesekin; La sin pecado, Siempre, Chocolate a la española (1953), La eterna Doña Juana (1954), La riada (1956) edo Jaque a la juventud (1965).[6][7]
Bigarren mailako autore gisa, El amor y la mujer en la poesía (1956) hitzaurrea idatzi zuen. [1]
Bere ipuin gehienak batzen ditu 1963ko Historias crueles lanak.[1]
Sariak eta aintzatespenak
- Real Academia Españolaren Espinosa Cortina saria
Erreferentziak
- «Julia Maura y de Herrera | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
- Julia Maura fue enterrada ayer en Madrid. 15 de mayo de 1971.
- ISSN https://archivo.rae.es/maura-herrera-julia-1910-1971-como-la-tierra-y-el-mar..
- ISSN https://archivo.rae.es/maura-herrera-julia-1910-1971-eva-y-la-vida..
- Estreno de "La mentira del silencio", comedia original de Julia Maura. 16 de noviembre de 1944.
- En el María Guerrero se estrenó "La riada", de Julia Maura. 24 de abril de 1956.
- Estreno de "Jaque a la juventud", de Julia Maura en el Teatro Club. 11 de junio de 1965.