Julia Margaret Cameron
Julia Margaret Cameron (jaiotza abizena, Pattle; Kalkuta, gaur egungo India, 1815eko ekainaren 11 – Kalutara, gaur egungo Sri Lanka, 1879ko urtarrilaren 26a) britainiar argazkilaria izan zen. Garaiko pertsona famatuen erretratuengatik egin zen ezaguna, eta Arturo Erregearen garaiko edo bestelako gai heroikoen inguruan egiten zituen argazki tematikoengatik.
Julia Margaret Cameron | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julia Margaret Pattle |
Jaiotza | Garden Reach (en) eta Kalkuta, 1815eko ekainaren 11 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Kalutara (en) , 1879ko urtarrilaren 26a (63 urte) |
Familia | |
Aita | James Pattle |
Ama | Adeline Maria de l'Étang |
Ezkontidea(k) | Charles Hay Cameron (en) (1838 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, artista eta idazlea |
Lantokia(k) | Freshwater (en) eta Londres |
Mugimendua | piktorialismoa |
Izengoitia(k) | Cameron, Julia M. eta Cameron, Julia Margaret Pattle |
Genero artistikoa | erretratua arte sakroa |
Cameronen argazkilaritza karrera laburra izan zen, bere bizitzako hamaika urtetan zehar garatua (1864-1875). 48 urterekin hasi zen argazkiak egiten, kamara bat oparitu ziotenean. Erabiltzen zuen errebelatze sistemak direla eta, argazkigintza zientzia eta arte gisa hartuz, ez zen izan oso apreziatua bere garaian.
Bere lanak, hala ere, argazkilaritza modernoaren aurrekari dira.
Ikus, gainera
- Emakume argazkilarien zerrenda
Galeria
- Charles Hay Cameron
- John Herschel
- Henry Taylor
- Beatrice Cenci
- Charles Darwin
- Julia Prinsep Jackson
- Lord Tennyson
- Marie Spartali Stillman
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.