Julia Bascom

Julia Bascom pertsona autisten eskubideen aldeko estatubatuar ekintzailea da. Autistic Self Advocacy Network erakundeko egungo zuzendari exekutiboa da eta Ari Ne'eman ordezkatu zuen ASANeko presidente gisa 2017ko hasieran[1].

Julia Bascom
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Facebook: juliabascom Twitter: juststimming Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ezkerretik eskuinera: Teresa Blankmeyer Burke (Gallaudet Unibertsitatea), Lawrence Carter-Long (Desgaitasun Kontseilu Nazionala) eta Julia Bascom (Autistic Self Advocacy Network), 2015

New Hampshire Estatuko Garapen Desgaitasunen Kontseiluan parte hartu zuen[2]. 2017an ASANeko presidente bihurtu zen, Ari Ne'eman ordezkatuz[1].

Sesame Street telesailerako Julia izeneko pertsonaia autista sortzeko kontsultatutako adituetako bat izan zen[3].

Pertsona autista bera[4], autistek beren osasunez, eskubideez eta ongizateaz hitz egitearen garrantzia azpimarratzen du[5]. Haren ustez, garrantzitsua dela aitortzea «ez dagoela ezer gaizki» autistekin[6]. 2018ko apirilaren 2an, Bascomek «autismoa duten emakume eta nesken egoera» jorratu zuen Nazio Batuen Erakundean[7].

2023ko irailaren 28an, ASANeko presidente kargua uzten zuela iragarri zuen[8].

Loud Hands proiektua

Julia Bascomek Loud Hands proiektua antolatu eta sortu zuen. Edukien forma anitz erabiltzen ditu: hitz idatziak, bideoak, arte bisuala, Internet eta abar[9]. Proiektua 2011ko abenduan jarri zen abian, pertsona autistek idatzitako saiakera antologia bat sortzeko crowdfunding kanpaina gisa[4]. Lortutako antologia, Loud Hands: Autistic People, Speaking, Steve Silbermanek NeuroTribes liburuan «aurrekari» gisa deskribatu zuen[10]. Proiektuak 20 urte baino gehiagoko kultura, historia eta idazkera bildu ditu[11].

Lanak

  • Loud Hands: Autistic People, Speaking (2012) (editore gisa)
  • And Straight on Till Morning: Essays on Autism Acceptance (2013) (editore gisa)
  • The Obsessive Joy of Autism (2015)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Ne’eman, Ari. «A Message from ASAN President Ari Ne’eman» Autistic Self Advocacy Network 2016-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. (Ingelesez) «Council members» The New Hampshire State Developmental Disabilities Council jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-10-08) (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  3. (Ingelesez) Martinelli, Marissa. «An Autism Advocate Explains How She Helped Sesame Street Create Its New Autistic Muppet» Slate 2017-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  4. (Ingelesez) Zurcher, Ariana. «A Conversation With the Talented Writer, Blogger and All-Around Amazing Julia Bascom» Huffpost 2013-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  5. (Ingelesez) McCollum, Sean. (2016). «A New Frame of Mind» Education Digest 82: 43..
  6. (Ingelesez) Howe, Blake; Jensen-Moulton, Stephanie; Lerner, Neil William; Straus, Joseph Nathan. (2016). The Oxford Handbook of Music and Disability Studies. Oxford University Press, 16 or. ISBN 9780199331444. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  7. (Ingelesez) «UN celebrates voice and visibility of women and girls with autism» United Nations 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  8. (Ingelesez) Bascom, Julia. «A Message From ASAN Executive Director Julia Bascom» Autistic Self Advocacy Network 2023-09-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  9. (Ingelesez) Bascom, Julia, ed. Loud Hands: Autistic People, Speaking. Washington: The Autistic Press, 9 or. ISBN 978-1-938800-02-3..
  10. (Ingelesez) Silberman, Steve. (2015). Neurotribes: The Legacy of Autism and How to Think Smarter About People Who Think Differently. Crows Nest: Allen & Unwin, 446 or. ISBN 978-1-760-11363-6..
  11. (Ingelesez) «Women Speaking Out» Organization for Autism Research 2015-05-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.