Julia Antivilo

Julia Alejandra Antivilo Peña (Huasco, 1974ko urriaren1a) Txileko ikerlari eta artista feminista da. Performancean egindako lan artistikoaz gain, bere ikerketak Latinoamerikako emakumeen rol kulturala eta artearen, generoaren eta feminismoaren arteko harremanetara bideratu dira.[1][2]

Julia Antivilo
Bizitza
JaiotzaHuasco, 1974ko urriaren 1a (49 urte)
Herrialdea Txile
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta ikertzailea

Txileko Unibertsitateko Latinoamerikar Ikasketen Masterra du eta baita ere arlo horretako doktoretza.[3] Latinoamerikar Ikasketen Master tesia aurkeztean, bere motibazioa artista feminista gisa egindako praktikatik sortzen dela adierazi du. Bere ikerketak eskualdeko feminismoaren hausnarketa eta bere ekoizpen artistikora bideratuta daude.

Malignas Influencias kolektiboaren sortzailea da Txilen, arte feminista hausnartzeko eta sortzeko gunea. Bere performance lana Kanadan,[2] Txilen, Argentinan, Bolivian, Kolonbian, Estatu Batuetan,[4] Kosta Rica eta Mexikon aurkeztu da.[1][5]

Sakratuaren eta profanoaren artean

Matxinadak sakratuaren eta profanoaren artean ehuntzen dira. Horixe da bere tesiaren izenburua Latinoamerikako Ikasketetan masterra lortzeko. Tesi hau berak egindako lan batzuen ondorioz bideratu zen, zehazki arlo hauen lanen ondorioz Mentalitateen Historia eta Kultur Historia, Genero ikuspegiko Teoria Feminista Ikerketa eta Metodologia eta Kultura Ikasketak.

Antivilok bere buruari jarri zizkion helburuak artista bisual feministen ekoizpena taxutzen zuten baldintza historikoak, politikoak, sozialak eta kulturalak ezagutzetik sortzen dira. Era berean arte feministaren aurrekariak eta gorputzaren topikoarekin duen lotura ezagutzea interesgarria ikusten da. Azkenean, bere hirugarren kapituluan, Latinoamerikako arte feministaren produkzioa aztertu nahi da, batez ere Mexikoko artisten kasua, Europako eta Ipar Amerikako lankideen ekoizpenetik bereizteko.[6]

Argitalpenak

Lankidetzan

  • 2002 - Historia de la Sociedad de Escritores de Chile: los diez primeros años de la SECH y visión general, 1931-2001
  • 2000 - Belén de Sárraga: precursora del feminismo hispanoamericano (con Luis Vitale)

Erreferentziak

  1. «Julia Antivilo | StudioXX» web.archive.org 2016-05-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  2. (Gaztelaniaz) International, Radio Canada. (2015-09-09). «El oportuno ojo feminista» RCI | Español (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  3. (Gaztelaniaz) » Julia Antivilo, nueva Doctora en Estudios Latinoamericanos UChile Humaniora. (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  4. (Ingelesez) Smith, Kara Q.. «The Forbidden Body: Notes on the Latin American Live Art Scene» Art Practical (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  5. (Gaztelaniaz) Mónica Mayer. De l/s artistas que se sumaron a NO A LAS MATERNIDADES SECUESTRADAS. (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  6. «Entre lo sagrado y lo profano se tejen rebeldías. Arte feminista latinoamericano. México.1970-1980» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.