Jules de Polignac
Jules de Polignac (Versailles, 1780ko maiatzaren 14a - Paris, 1847ko martxoaren 2a) frantziar politikaria izan zen. 1829-1830 bitartean, erregea Karlos X.a zela, Frantziako lehen ministroa izan zen.
Jules de Polignac | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1829ko abuztuaren 8a - 1830eko uztailaren 29a ← Jean-Baptiste Gaye de Martignac - Casimir-Louis-Victurnien de Rochechouart de Mortemart (en) ![]()
1829ko abuztuaren 8a - 1830eko uztailaren 29a ← Jean-Baptiste Gaye de Martignac - Luis Filipe Frantziakoa →
← François-René de Chateaubriand - Anne Pierre Adrien, duc de Montmorency-Laval (en) ![]() | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Versailles, 1780ko maiatzaren 14a | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Paris, 1847ko martxoaren 2a (66 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Jules, 1st Duke of Polignac | ||||||||
Ama | Yolande de Polignac | ||||||||
Ezkontidea(k) | Maria Charlotte Parkyns (en) ![]() Barbara Campbell (en) ![]() | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Gradua | landa-mariskal | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Ultra-royalist (en) ![]() | ||||||||
![]() |
1867an Hendaian Mauresque Etxea eraikiarazi zuen.
Bizitza
Georges Cadoudalen konplotean parte hartu zuen; preso hartu zutelarik, ihes egitea lortu zuen. 1814an Parisa itzuli zen Artoisko kondearekin, geroago Karlos X.a Frantziakoa izan zenarekin, eta 1815ean Borboikoei jarraitu zien Gantera. Luis XVIII.a Frantziakoaren agintaldian ere Artoisko kondearen taldeko kidea izan zen. Frantziako pare hautatu zuten, baina uko egin zion Gutuna zin egiteari, erlijio-arrazoiak zirela eta.
1820an Erromako printze titulua jaso zuen, eta 1823-1827. urteetan enbaxadore izan zen Londresen. 1829an Kanpo Arazoetarako ministro izendatu zuten eta urte berean Kontseiluko lehendakari hautatu zuten. Liberalen gaitzespena jaso zuen Ingalaterrarekiko eta Eliza Katolikoarekiko erakusten zuen mendekotasuna zela eta. Europako egitura politikoa berriro antolatzea proposatu zuen Otomandar Inperioaren gainbehera etorri zenean, baina asmoa bertan behera geratu zen Prusia ados ez zegoelako. Aljeriako espedizioa antolatu zuen, eta horren ondorioz ingelesen kidetasuna galdu zuen.
1830. urteko ordenantzak erredaktatu ondoren aginpidea utzi behar izan zuen, eta Granvillen atxilo hartu zuten Ingalaterrara ihes egin behar zuenean. Pareen ganberan azaldu behar izan zuen eta, titulu guztiak kendurik, bizi guztirako espetxe-zigorra eman zioten. 1836an amnistia lortu zuen.
Ikus gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules de Polignac ![]() |