Jules Vallès

Jules Vallès (Le Puy-en-Velay, Loira Garaia, Frantzia, 1832ko ekainaren 11 Paris, Frantzia, 1885eko otsailaren 14a) frantses idazlea eta kazetaria zen.

Jules Vallès

Ernest Eugène Appert-en Jules Vallèsen argazki erretratua. (1866)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Vallez
JaiotzaLe Puy-en-Velay, 1832ko ekainaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 5. barrutia, 1885eko otsailaren 14a (52 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Vallès (en) Itzuli
Heriotza modua: diabetes mellitusa
Familia
AitaJean-Louis Vallez
AmaJulie Pascal
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
lycée Georges-Clemenceau (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, eleberrigilea, autobiografialaria, Communarda eta politikaria
Lan nabarmenak
KidetzaLehen Internazionala
Commune Council (en) Itzuli
Framazoneria
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)La Chaussade, Jean La Rue eta Jules Vallès

Discogs: 4967686 Find a Grave: 7862 Edit the value on Wikidata

Biografia

Parisa joan zen kazetaritza ikastera. Napoleon III.aren aurkako konspirazioan parte hartzeagatik espetxeratu zuten. Parisko Komunako batzorde zentraleko kide izan zen, eta Le cri de peuple egunkari sozialista sortu zuen, baina komuna desegin zenean Ingalaterrara joan behar izan zuen.

1883an itzuli zen Frantziara, eta gizarte-zapalkuntzaren aurka borrokatu zen. Jacques Vingtras (1879-1886) eleberri autobiografikoan idatzi zuen, hiru liburutan, bere belaunaldikoen iraultza gogoa.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.