Julene Bouzo
Julene Bouzo Agirregomezkorta (Ermua, Bizkaia, 2003ko ekainaren 4a - ) bizkaitar atleta da, gorako jauzia diziplinan trebatua. Bere ibilbidean zehar Bizkaiko zein Euskadiko txapelduna eta Espainiako txapeldunorde izandakoa da.[1][2]
Julene Bouzo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ermua, 2003ko ekainaren 4a (20 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Bizitza
Aitor Bouzo futbolariaren[3] eta Ainhoa Agirregomezkorta eskubaloi jokalariaren alaba, 7 urte zituela hasi zen azken kirol horretan jokatzen, Anaitasuna Ikastolaren eskubaloi taldean. Entrenamenduak amaituta, atletismoa egiten ari zirenak ikustera joaten zen eta hantxe piztu zitzaion kirol horrekiko jakinmina.[4] 10 urteko neskatoa zen atletismoan hasi zenean, modalitate desberdinetan arituz eta Ermuko Errotabarri eskubaloi taldean jokatzearekin tartekatu zuena.[5][6][7]
2017tik Bidezabal Durango Atletismo Taldeko kidea da.[8] Altuera-jauzian, besteak beste, 18 urtetik beherakoen modalitatean, 2020an Tarragonan ospatutako Espainiako Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen; 20 urtetik beherakoenean, 2021ean Antequeran burututakoan, zilarrezkoa eta urte berean Euskadiko txapelduna izan zen, azken biotan 1,70 metroko langaren gainetik saltatuz.[2][9][10][11][12]
2023an, 23 urtetik beherako nesken kategorian, Antequeran ospatutako Espainiako 37. Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen, 1,73n jarritako langa bigarren saiakeran gainditu ostean, sailkapenean bigarren geratutako atletarekin berdinduta.[13]
2023ko uztailan Tarragonan ospatutako 23 urtetik beherakoen Espainiako 38. Txapelketan brontzezko domina lortu zuen ere.[14][15]
Omenaldiak
- 2021ean Ermuko Mikologia taldeak urteko kirolari esanguratsuena bezala izendatu zuen eta urriko Jardunaldietan omendu zuten
Erreferentziak
- «- atletismoErmua» atletismoermua.azurewebsites.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 298 zenbakia (2021eko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- «Aitor Bouzo, Aitor Bouzo Guerenabarrena - Footballer» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- ENTREVISTA A JULENE BOUZO BIDEZABAL BRONCE NACIONAL DE ALTURA SUB18. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- (Gaztelaniaz) BOUZO AGIRREGOMEZKORTA, JULENE -. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- (Gaztelaniaz) «Convocadas Seleccion Bizkaia Infantil Femenino 14-2-16» ERROTABARRI ESKUBALOIA (no oficial) 1455360406 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- Elkartea, Euskal Birusa. (2021-02-23). «Drogetenitturri, 297 zenbakia (2021eko otsaila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- (Gaztelaniaz) «[dotb.eus Julene Bouzo, del Bidezabal AT, Campeona Absoluta de Euskadi en salto de altura | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- «Real Federación Española de Atletismo» www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- (Gaztelaniaz) «La ermutarra Julene Bouzo, subcampeona de España» El Diario Vasco 2021-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- «Berriaren xehetasuna» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- «Hasiera - ERMUA BHI» ermuabhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- «Berriaren xehetasuna» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).
- «- atletismoErmua» atletismoermua.azurewebsites.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- (Gaztelaniaz) «Montañés y Caballero, oro y plata en el Campeonato de España sub23 de atletismo» www.diaridetarragona.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).