Julen Kaltzada
Julen Kaltzada Ugalde (Busturia, Bizkaia, 1935eko uztailaren 18a - ib., 2017ko azaroaren 13a) euskarazko irakasle eta idazlea izan zen.
Julen Kaltzada | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Busturia, 1935eko uztailaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Busturia, 2017ko azaroaren 13a (82 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, irakaslea eta idazlea |
Kidetza | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() ![]() |
Biografia
Doroteo bere aita zinegotzi jeltzalea izan zen Busturian eta frankistek fusilatu zuten. 1958an Abadetu ondoren Iurretan jarduera erlijiosoetan ibili zen. Frankismoaren aurkako mugimenduan ibilitakoa, hamabi urteko zigorrarekin kartzelatu zuten garai hartan. Burgosko Prozesuan epaitu zuten 1970ean beste hamabost lagunekin batera eta ETAri laguntza eman izana leporatu zioten. 1976ko amnistiari esker Zamorako espetxetik askatu zuten, eta hurrengo urteetan AEKko burukide moduan nabarmendu zen.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Aquel exsacerdote del proceso de Burgos, literato e hijo de edil jeltzale fusilado» Noticias de Gipuzkoa 2017/11/14.
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.