Julen Goia
Julen Goia Iriberri (Idiazabal, 1991ko abenduaren 12a) gipuzkoar errugbilaria da, hegaleko eta atzelari postuetan aritzen dena. 2016tik Ordiziako jokalaria da. 15eko eta 7ko errugbiko Espainiako selekzioetan jokatu du.
Julen Goia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1991ko abenduaren 12a (32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 92 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
![]() ![]() |
Bizitza
Errugbian baino lehenago esku-pilotan, futbolean eta atletismoan aritu zen. Izan ere, Euskadiko txapelduna izan zen 60 metroko lasterketan.[1] Baina Oier anaia entrenatzen ikusten zuen, eta horixe gustatu. Ordiziaren errugbi eskolan hasirik, 17 urterekin lehenengo taldera iritsi zen. Ordiziaren hamabostekoan lekua lortu zuen, klubaren garairik hoberenetako batean: bi aldiz Espainiako errugbi ligako bigarren, eta 2012ko Espainiako errege kopako txapeldun.[2]
2012an, Biarritz Olympiquek kontratatu zuen 23 urtez azpiko talderako.[3] Hurrengo urtean Pro 14an debutatu bazuen ere, ez zuen lortu aurrera egitea Frantziako goi mailako errugbian. Ondoren, denboraldi bat egin zuen SA Mauléonen, eta 2016an Ordiziara itzuli zen.[4][5]
2013ko Munduko Kopan parte hartu zuen zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, eta baita World Seriesetan ere.[5] Hamabosteko errugbiko selekzioarekin, berriz, 2013ko otsailaren 23an egin debuta, Errumaniaren kontra.[6]
Palmaresa
Ordizia Rugby Elkartea
- Espainiako errugbi liga
- bigarrena: 2011, 2012, 2022
- Espainiako errege kopa
- irabazlea: 2012
Espainiako selekzioa
- Europako Nazioen Errugbi Kopa
- bigarrena: 2019, 2020
Erreferentziak
- Julen Goia. Euskal kirolari, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-5-15).
- Elorza, M.C.. Julen Goia, campeón con el Ampo Ordizia. Diario Vasco, 2012ko maiatzak 30, diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
- Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz. Goierriko Hitza, 2012ko uztailak 11, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- «Oso berezia izango da zelaira elkarrekin salto egiteko momentu hori». Goierriko Hitza, 2016/07/02, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-5-15).
- Vera, Jose Antonio. El rugido del Goierri. Revista H, 2018/11/14, revistah.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- Spain (3) 15 - 25 (19) Romania (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).