Jul' Maroh

Jul' Maroh, Julie Maroh jaiotzean (Lens 1985eko irailaren 1a), komikigile frantses bat da.[1]

Jul' Maroh
Bizitza
JaiotzaLens, 1985eko irailaren 1a (38 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, aktibista, idazlea eta ilustratzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli

IMDB: nm4932043 Allocine: 557321 Allmovie: p752835
Instagram: julmaroh LinkedIn: jul-maroh Edit the value on Wikidata

Maroh-ek 2010ean argitaratu zuen bere lehen albuma, Le bleu est une couleur chaude eleberri grafikoa.[2] Liburuan gaur egungo gizarteko emakumeen homosexualitatearen gaia jorratzen da, eta nabarmentzekoa da emozioaren zerbitzura jarritako sormen bisual berezia.[3] Garai hartan, protagonista lesbianak zituen komiki arrakastatsu bakanetako bat izan zen. 2011n, liburuak publikoaren saria izan zuen Angulemako Komiki Azokan[4] eta nazioarteko album onenaren saria Aljerreko nazioarteko komiki-jaialdian[5]. Abdellatif Kechiche zuzendariak zinemara egokitu zuen, La Vie d’Adèle izenburuarekin (Urrezko Palma, 2013ko Canneseko zinemaldian).[1]

Beste album batzuen artean, Hacker la peau (2023) aipa daiteke, Sabrina Calvo gidoigilearekin batera argitaratutako eleberri grafikoa.[6] Liburuak mundu distopiko bat aurkezten du, faxismoa nagusitzen ari den Frantzia, eta qeer poliamodioaz hitz egiten du.[2]

Maroh mugimendu feministan engaiaturik dago. 2015ean, Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme taldearen sortzaileetako bat izan zen.[7]

Juli' Maroh pertsona ez-bitar gisa identifikatzen da.[3]

Biografia

Haurtzaroa eta ikasketak

Jul' Maroh Lensen jaio zen, 1985ean. Ez-bitar gisa identifikatu aurretik, Julie zuen izena.[8]

Roubaixeko ESAATen (École supérieure des arts appliqués et du textile) Arte Aplikatuetako lizentziatura lortu zuen.[9] Horren ostean, 18 urte bete zituenean, Maroh Bruselara joan zen bizitzera ikasken jarraitzeko. Han, Ikusizko Arteetako graduatua (BD aukeran) lortu zuen, Institut Saint-Luc-en, eta Litografia eta Grabatukoa, Académie royale des beaux-arts-en.[9] 19 urterekin egin zituen bere lehen marrazkiak.[10]

Ibilbide artistikoa

2008tik 2010era, Maroh-ek, Djou ezizenarekin, BD blog bat plazaratu zuen.[11][12] 2010ean argitaratu zuen lehen albuma, Le bleu est une couleur chaude, Glénat argitaletxean. Liburu konprometitua da, Clémentine eta Emmaren arteko maitasun istorioa kontatzen duena, baita haien homosexualitateari lotutako zalantzak eta arazo sozialak ere.[13] Garai hartan, protagonista lesbianak zituen komiki arrakastatsu bakanetako bat izan zen.[14] Albumak, besteak beste, publikoaren saria jaso zuen 2011ko Angulemako Komiki Azokan[15], eta nazioarteko album onenaren saria Aljerreko nazioarteko komiki-jaialdian, urte berean.[5][16] Abdellatif Kechiche zuzendariak komikiaren egokitzapena egin zuen La Vie d'Adèle filmean (Urrezko Palma 2013ko Canneseko zinemaldian).[10] Maroh nahiko kritiko ageri da komikiaren egokitzapen zinematografikoarekin; bere ustez, filmak, bereziki sexu-eszenetan, gizonezkoek lesbianismoaz duten begirada heterosexuala islatzen du.[17][18][19]

2014. urtean, Maroh-ek, Maya Mihindou komikigile eta kazetariarekin batera, CAPC - Bordeleko Arte Garaikidearen Museoaren bilduma iraunkorreko hainbat obra aurkeztu zituen, Procession, une histoire dans l'exposition izenburuko erakusketan.[20]

2015ean, Maroh eta Lisa Mandel komikigintzaren munduko 50 bat emakumezko profesionalekin harremanetan jarri ziren, eta Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme taldea sortu zuten[10], komikiaren lanbidean emakumeak jasaten dituen sexismoaren eta marjinazioaren aurkako protesta-mugimendua.[10] 2024ko martxoan, taldeak 299 sinatzaile biltzen zituen.[21]

2017an, Marohek Corps sonores argitaratu zuen. Albumean “identitate-aukera guztietako eta adin guztietako pertsonen” arteko harremanak deskribatzen dira, eta irakurle frantsesari Quebeceko errealitate soziokulturala ezagutarazten saiatzen da.[22]

2016ko urtarrilaren 28an, Angulemako Komiki Azokaren amaieran, Fleur Pellerin Kultura ministroak iragarri zuen Maroh Chevalier des Arts et des Lettres izendatua izango zela[23]; komikigileak, baina, uko egin zion izendapenari.[24]

DC Comics argitaletxe estatubatuarrak, 2020ko ekainean, Maroh-ek marraztutako eta Alex Sanchezek idatzitako You Brought Me the Ocean albuma argitaratu zuen.[25] Komikian Aqualad pertsonaia agertzen da, argitaletxean sortutako superheroi gay-etako bat.[26] 2022an, HBOk jakinarazi zuen liburuaren egokitzapena garatzen ari dela Charlize Theronek ekoitzitako telesail bat egiteko.[27][28]

2021ean, Jul' Maroh-ek, Coline Guérin-en gidoiarekin, 1976an emakumeek Plogoffeko zentral nuklearraren proiektuaren aurka egin zuten borrokari[29] buruzko Les victorieuses de Plogoff komikia argitaratu zuen La Déferlante aldizkariaren lehen alean.[30][31]

2023an, Maroh-ek Hacker la peau argitaratu zuen Sabrina Calvoren gidoiarekin.[32] Zientzia-fikziozko[oh 1] eleberri grafiko honek hirukote poliamante batek bortizkeriaz beteriko gau batean bizi izandako istorioa kontatzen du.[10][33][34] Trans identitateari buruzko kontakizun honetan, hiru pertsonaiek aurre egin behar diote eskuin muturrak emaniko estatu-kolpe bati.[10]

Urte berean, Humanoïds Associés argitaletxeak galdeginik, Les disparitions d'Imbolc thriller magikoaren gidoia idatzi zuen. Komikia Fées des Sixties bildumaren lehen liburukia da, eta Giulio Macaionek marraztuta dago eta Fabs Nocerak kolore emanda.[35]

Genero-identitatea

2010eko hamarkadan, Maroh-ek lesbiana, queer eta feministatzat jotzen zuen bere burua.[36][37] Jaiotzean emakume-generoa esleitu zioten, baina geroago, trantsizio bat egin zuen. Horren ostean, 2020an, bere genero identitate ez-binarioa jakitera eman zuen[38][oh 2], eta haren erreferentzia egiteko frantsesezko 'iel' izenordaina[oh 3] erabiltzea eskatu zuen.[38][39][40]

Lanak

  • Le bleu est une couleur chaude, Glénat, 2010. (publikoaren saria 2011ko Angulemako Komiki Azokan, eta nazioarteko album onenaren saria Aljerreko nazioarteko komiki-jaialdian, urte berean).
  • Skandalon, Glénat, 2013 ISBN 978-2723492546
  • City and gender, La Boîte à bulles, 2015 ISBN 978-2849532201
  • Brahms, BD-Musique, 2015 ISBN 978-2374503967
  • Corps sonores, Glénat, 2017[22]
  • You brought me the ocean, DC Comics, 2020 ISBN 978-1401290818
  • Hacker la peau, Sabrina Clavoren gidoiarekin, Le Lombard, 2023 ISBN 9782808211901
  • Les disparitions d’Imbolc, (Jul' Maroh-en gidoia, Giulio Macaioneren marrazkiak eta Fabs Noceraren kolorea) Fées des Sixties bilduma, 1. zk. Humanoïdes Associés (2023) ISBN-13: ‎ 978-2731655957[41]

Sariak

  • Le bleu est une couleur chaude
    • 2010
      • Egile Gaztearen Saria, Roubaixeko Komikien eta Arte Grafikoen Azokan[42]
      • BD BOUM jaialdian, Eskualdeko Kontseiluaren saria (urteko komikia, bere balio zibikoagatik)[43]
      • 2010eko Blois Jaialdiko Eskualde Kontseiluaren Saria[44]
    • 2011
      • Angulemako 2011ko Komiki Azokako Fnac-SNCF publikoaren saria[15]
      • Guadalupeko ikasleen BD saria[45]
      • Nazioarteko Album Onenaren Saria Aljerreko Nazioarteko 4. Komiki Jaialdian[16]
    • 2012
      • 2012ko mendebaldeko ikasle profesionalen "Sors de tu burbuja" saria [erref.:

Oharrak

  1. Hacker la peau eleberri grafikoa zientzia-fikzioaren récit d'anticipation (aurreikuspen kontakizuna) edo social science fiction (gizarte zientzia-fikzioa) azpi-generoan sailka daiteke. Genero honetan, mundua etorkizun hurbilean (urte gutxi batzuk edo dozenaka urte) edo urrutiagoan (mendeak edo milaka urte) nolakoa izan litekeen deskribatzen da. Autoreak, oro har, beren garaiko gertaeretan oinarritzen dira, eta horietatik abiatuta, etorkizuneko garapen posibleak estrapolatzen dituzte, etorkizunaren ikuspegi errealista eskaintzeko ahaleginean.
  2. Honela azaldu zuen Transen ikusgarritasunaren nazioarteko egunaren harira idatzitako artikuluan: Trans-tzat jotzen dut neure burua, eta, zehaztu behar izatekotan, agenero, fluido, queer genero, genderfuck, neutral/neutrois, pangenerotzat, baina edozein kasutan transgenero ez-binario gisa.
  3. Gaur egungo frantsesezko izenordain pertsonal neutroak (edo neoizenordainak) neologismoak dira, edo forma arkaiko edo erregionalen berraktibatzeak. Honelako pertsonak aipatzeko erabiltzen dira: bere burua gizon/emakume sailkapen bitarretik kanpo aurkitzen direnak, genero ezezaguna duten pertsonak edo pertsona-talde mistoak. Singularreko hirugarren pertsonan, izenordain horiek iel, ille, ael, ul, ol eta al dira bereziki; denek hartzen dute 's' bat pluralean.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Jul' Maroh» artikulutik itzulia izan da, 2024-02-27 data duen 212850423 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-02-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Jul Maroh» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  2. (Frantsesez) «Les lauréats - Jul Maroh» Cité internationale des arts (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  3. (Frantsesez) «Jul' Maroh - Bibliographie» BnF - Site institutionnel (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  4. (Frantsesez) «Festival international de la bande dessinée d'Angoulême 2011» Bibliothèques Ville de Soignies/Concorde Asbl 2011-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  5. (Ingelesez) Walch, Louis. (2011-10-17). «A Dispatch from FIDBA, the International Comics Festival of Algeria» Words Without Borders (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  6. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Hacker la peau» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  7. (Frantsesez) Girard, Quentin. «Sexisme dans la BD : 147 dessinatrices s'insurgent» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  8. (Frantsesez) Bodinat, Caroline de. «Julie Maroh. Bleu et bosses» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  9. (Frantsesez) «Maroh Julie» www.bandedessinee.cfwb.be 20120615 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  10. (Frantsesez) Bodinat, Caroline de. «Julie Maroh. Bleu et bosses» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  11. (Frantsesez) «Invitée 2009 #87 : Djou» festival-blogs-bd.com (We Do BD - Le blog du festival) 2009-09-18 (Noiz kontsultatua: 2014-03-13).
  12. (Frantsesez) Djou. «Djou's blog» Djou's blog (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  13. D. Wesel. (26/05/2013). Le bleu est une couleur chaude. ..
  14. Du "Bleu est une couleur chaude" à "Voleuse", comment les lesbiennes se sont imposées en BD. 2022-05-21..
  15. (Frantsesez) «Festival international de la bande dessinée d'Angoulême 2011» Bibliothèques Ville de Soignies/Concorde Asbl 2011-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  16. (Frantsesez) «Actualité : résultats des concours professionnels - FIBDA 2011, Festival International de la Bande Dessinée Algérie» web.archive.org 2012-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  17. (Ingelesez) Sciolino, Elaine. (2013-06-05). «Darling of Cannes Now at Center of Storm» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  18. (Frantsesez) N.V.E.. (2013-10-03). «Julie Maroh : La Vie d'Adèle, « une vision hétéro »» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  19. (Frantsesez) RAMADIER, Mathilde. (2022-09-08). Vivre Fluide: Quand les femmes s'émancipent de l'hétérosexualité. DU FAUBOURG ISBN 978-2-493594-04-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  20. «PROCESSION, UNE HISTOIRE DANS L'EXPOSITION. JULIE MAROH, MAYA MIHINDOU - CAPC, Bordeaux» www.claudinecolin.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  21. (Frantsesez) Créatrices. Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  22. (Frantsesez) Lessard, Valérie. (2017-05-08). «L'amour aux couleurs de Julie Maroh» La Presse (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  23. (Frantsesez) «Festival de la Bande Dessinée d'Angoulême : Fleur Pellerin a annoncé une promotion exceptionnelle dans l’ordre des Arts et des Lettres de créateurs...» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  24. « Chevalier de quoi ? » sur juliemaroh.com.
  25. (Ingelesez) G, Rebecca. (2021-12-21). You Brought Me the Ocean – Queer Comics Database. (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  26. (Ingelesez) «DC PRESENTS A FIRST LOOK AT 'YOU BROUGHT ME THE OCEAN' BY ALEX SANCHEZ AND JULIE MAROH» DC (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  27. (Ingelesez) White, Peter. (2022-04-08). «‘You Brought Me The Ocean’ TV Series, Based On DC Comic, In Works At HBO Max From Charlize Theron» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  28. (Frantsesez) Ques, Florian. «La BD de Jul' Maroh sur un super-héros gay adaptée par HBO» https://tetu.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  29. (Frantsesez) «Centrale nucléaire Plogoff, Bretagne, France» ejatlas.org (Global Atlas of Environmental Justice) 2021-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  30. (Frantsesez) «Masterclasse de Jul' Maroh animée par Antoine Guillot, en direct sur la chaîne Youtube de la BnF» France Culture 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  31. (Frantsesez) Jul' Maroh. Masterclasse. 11 avril 2021. Bibliographie sélective.. BnB (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  32. (Frantsesez) Vaerenbergh, Olivier Van. (2023-12-11). «Quand la bande dessinée se fait de moins en moins binaire» Focus (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  33. (Frantsesez) Bass, Martine. (2023-10-12). «Queer résistance» Le Courrier (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  34. (Frantsesez) Potet, Frédéric. (2023-10-06). «Jul Maroh, la bande dessinée à fleur de peau» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  35. (Frantsesez) Fées des Sixties – Jul Maroh. (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  36. (Frantsesez) Lessard, Valérie. (2017-05-08). «L'amour aux couleurs de Julie Maroh» La Presse (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  37. (Frantsesez) «Julie Maroh: «Sacraliser encore une fois la femme d'une telle manière, je trouve cela dangereux»» Slate.fr 2013-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  38. Maroh, Jul. «Journée internationale de la visibilité trans» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  39. (Frantsesez) Susbielle, Thelma. «Transphobie sur Wikipédia, les auteurices de BD s’indignent» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  40. Maroh, Jul'. (2022-07-01). «Biographie / Foire aux questions | Cœurs-forêts» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  41. (Frantsesez) books – Jul Maroh. (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  42. (Frantsesez) Dutilh, Alex. (2013-10-09). «Jazz Culture : le Bleu est une couleur chaude» France Musique (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  43. (Frantsesez) «Festival 2010» www.maisondelabd.com (bd BOUM-Maison de la bd) (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  44. Vertaldi, Aurélia. (2013-12-03). «Moi, Clémentine, 15 ans, amoureuse d'Emma» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  45. (Frantsesez) «Palmarès 2011 Prix BD des lycéens de la Guadeloupe - lgt baimbridge» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).

Bibliografia

  • (Frantsesez) Beuve-Méry, Alain. (2010-07-16). «L'ange bleue» Le Monde..
  • (Frantsesez) Slavicek, Marie. (2011-01-28). «Timide coming out pour la BD lesbienne» Le Monde..
  • (Frantsesez) «Un Prix du public à l'accent bruxellois» Le Soir 2011-01-31..
  • (Frantsesez) Leduc, Jean-Dominique. (2011-12-17). «Julie Maroh : une nouvelle auteure à découvrir» La Presse..
  • (Frantsesez) Trepardoux, Alexandra. (2012-02-27). «Lycée Carnot : rencontre avec une illustratrice de BD autour de la discrimination» La Voix du Nord..
  • (Frantsesez) «Julie, ses petits dessins et grands desseins…» La Voix du Nord 2007-10-24..
  • (Frantsesez) BNF. (2021-04-11). «Jul' Maroh» Bibliothèque nationale de France..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.