Jujubondo
Jujubondoa (Ziziphus jujuba) Ramnazeoen familiako zuhaitza da, 5 m inguru luzea, enbor bihurria eta behera okertutako adar arantzatsuak dituena. Olibondoaren antzeko hostoak, harenak baino laburragoak, kolorez berde horixkak, distiratsuak eta txandaka antolatuak izaten ditu; loreak, berriz hori txikiak, eta fruitua, jujuba izenekoa, olibaren antzeko arre beltzarana, harena baino txikixeagoa. Berez Asiakoa da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan zabaldu samarra dago gaur egun.
Jujubondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rhamnaceae |
Generoa | Ziziphus |
Espeziea | Ziziphus jujuba Mill.
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Jujuba |
Lehendabizikoz hegoaldeko Asian k. a. 9000 inguruan etxekotu zuten.[1] Egun, 400 kultibar baino gehiago ditu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-6-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Gupta, Anil K.. (2004-7-10). «Origin of agriculture and domestication of plants and animals linked to early Holocene climate amelioration» Current Science (Indian Academy of Sciences) 87 (1): 59..
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.