Juice Leskinen
Juhani Juice Leskinen (Juankoski, Finlandia, 1950eko otsailaren 19a - Tampere, Finlandia, 2006ko azaroaren 24a) kantautore, olerkari eta konpositore finlandiarra izan zen. Finlandiako rock musikaren aita izan zela esaten da.
Juice Leskinen | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pauli Matti Juhani Leskinen |
Jaiotza | Juankoski (en) , 1950eko otsailaren 19a |
Herrialdea | Finlandia |
Heriotza | Tampere, 2006ko azaroaren 24a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Kalevankangas cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa giltzurruneko gutxiegitasuna zirrosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria, abeslaria, kantugilea, musikaria, kanta-idazlea, egile abeslaria, idazlea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Juice Leskinen Grand Slam Juice Leskinen Slam (en) Juice Leskinen & Coitus Int. |
Musika instrumentua | ahotsa |
Juiceren estiloa umorezkoa zen, baina batzuetan haren hitzak sentiberak ere izaten ziren. Haren kanta ezagunenak ‘Marilyn’, ‘Syksyn Sävel’ eta ‘Viidestoista yö’ dira.
Lauri Karvonenek iritzi artikulu bat idatzi zuen ‘Helsingin Sanomat’ egunkari finlandiarrean 1975. urtean. Bertan esan zuen kanta finlandiarrek 1975eko Eurovision abesti lehiaketa ezin zutela irabazi ö, y eta ä letra larregi zeukatelako. Horregatik, Juicek ‘Löyly löi’ kanta sortu zuen, txantxetan.
Juiceren kantak umorezkoak diren arren, askotan gai sakonak dituzte.
Juankoskin, Juiceren jaioterrian, Juiceren plaza dago, eta bertan haren estatua dago.