Judy Kihumba

Judy Kihumba (Kenya, XX. mendea) keinu hizkuntza interpretea eta Talking Hands, Listening Eyes on Postpartum Depression proiektuaren sortzailea. Oinarrizko osasun informazioa eskaintzen die edoskitze prozesuan dauden ama gorrei, batez ere erditze ondoko depresioari buruzkoa.[1]

Judy Kihumba
Bizitza
JaiotzaNyeri, XX. mendea
Herrialdea Kenya
Hezkuntza
Hizkuntzakkeinu hizkuntza
Jarduerak
Jardueraksign language interpreter (en) Itzuli eta etxeko langilea
Jasotako sariak

Twitter: JUDYANDY2 LinkedIn: judy-kihumba-299194161 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zeinu-hizkuntzako eskola batean trebatu zen. Izan ere, etxe batean garbitzaile izanik ordaindu zitekeen bakarra zen. Ondoren, arlo horretako ezagutzak sakontzeko Nairobiko Unibertsitatean sartu zen. Saint Pauleko Unibertsitateko garapenerako komunikazioko lizentziatura eta Traumako Aholkularitzako Diploma lortu zituen Kenyia Association of Profesional Counsellors-ekin.[2]

Kenyako United Disability Empowerment-en (UDEK) hasi zen lanean, eta ezgaitasunen munduan sakondu zuen.[2] 2010. urtean aditu-batzorde bateko kide izan zen, herrialdearen konstituzio berriarekiko kontzientzia sortzeko. Jarduera horri esker, oso ondo ezagutu zituen herrialdeko gorren komunitateak. Hortik aurrera, ikurren hizkuntzaren interpretea izan zen telebistan.[2] Zeinu-hizkuntzaren interpretea ere bada erlijio-zeremonietan.[3]

2019an, bigarren alaba jaio ondoren, erditze ondoko depresioa izan zuen.[4] Hortik aurrera, osasun mentalaren garrantziaz jabetuta, eta Kenyako ospitale batzuek zeinu-hizkuntzako interpreterik ez zutela ikusita, edoskitze prozesuan zeuden ama gorrei oinarrizko osasun-informazioa helaraztea erabaki zuen.[3][1] 2020an Talking Hands, Listening Eyes on Postpartum Depression sortu zuen (THLEP).[1]

Sariak eta Aitortzak

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.