Judith Wright

Judith Arundell Wright (Armidale, Hegoaldeko Gales Berria, Australia, 1915eko maiatzaren 31 Canberra, 2000ko ekainaren 25a) australiar poeta, ekologista eta aborigenen lurralde eskubideen defendatzailea izan zen.[1]

Judith Wright

Bizitza
JaiotzaArmidale, 1915eko maiatzaren 31
Herrialdea Australia
HeriotzaCanberra, 2000ko ekainaren 26a (85 urte)
Familia
AitaPhillip Wright
Hezkuntza
HeziketaSydneyko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, historialaria, literatura-kritikaria eta ekintzaile ekologista
Jasotako sariak

Musicbrainz: 97c166cc-fb25-4d24-990d-d7bd39acd13f Discogs: 1842493 Edit the value on Wikidata

Literaturako Nobel Sarirako izendatu zuten 1964an eta 1965ean.

Christopher Brennan saria eta Australiako Altxor Nazionalaren saria jaso zituen.[2]

Biografia

Heziketa urte gehienak Brisbane eta Sydneyn eman zituen. Amaren heriotza goiztiarraren ondoren, bere izebarekin bizi izan zen eta Ingalaterra Berriko nesken eskolara joan zen. Graduatu ostean, Wrightek Filosofia, Ingelesa, Psikologia eta Historia ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerraren hasieran, bere aitarengana itzuli zen gerrak eragindako eskulan eskasian laguntzeko.

Idazle ibilbidea

Wrighten lehen poesia liburua, The Moving Image, 1946an argitaratu zen Queenslandeko Unibertsitatean ikertzaile lanetan ari zela. Ondoren, Clem Christesenekin Meanjin aldizkarian lan egin zuen, 1947an argitaratu zena.[3]1950ean Queenslandera joan zen bizitzera Jack McKinney eleberrigile eta filosofo abstraktuarekin. Bere alaba Meredith urte berean jaio zen. 1962an ezkondu ziren, baina Jack bakarrik biziko zen 1966ra arte.[4]

1966an, The Nature of Love argitaratu zuen, bere lehen ipuin bilduma, Melbourne, Sun Pressen bidez. 'The Ant-lion ',' The Vineyard Woman ',' Eighty Acres ',' The Dugong ',' The Weeping Fig 'eta' The Nature of Love 'dira Queenslanden girotutakoak. Wright Literaturako Nobel Sarirako izendatu zuten 1964an eta 1965ean.[5]

David Fleay, Kathleen McArthur eta Brian Cloustonekin batera, Wright Queenslandeko Bizitza Basatia Zaintzeko Elkarteko kide fundatzailea eta, 1964tik 1976ra, presidentea izan zen.

1991n, Poesiarako Erreginaren Urrezko Domina jaso zuen bigarren australiarra izan zen.

Entzumena galtzen hasi zen, eta 1992an erabat gorra bihurtu zen.[6]

Judith Wright Canberran hil zen 2000ko ekainaren 25ean, 85 urte zituela.[7]

Ekologista eta gizarte-ekintzailea

Wright, Koral Hesi Handia eta Fraser uhartearen kontserbaziorako bere kanpainagatik zen ezaguna. Lagun batzuekin, natura kontserbatzeko lehen mugimenduetako bat bultzatzen parte hartu zuen. Wright aborigenen eskubideen aldeko mugimenduaren defendatzaile sutsua ere izan zen. Hil baino lehentxeago, Canberrako martxa batera joan zen, indigena ez ziren australiarrak eta aborigenak adiskidetzeko ekitaldira.[1]

Judith Wright Arte Garaikide zentroa. Fortitude Valley.Australia

Lanak

Poesia

  • Woman to Man (1949)
  • Woman to Child (1949)
  • The Old Prison (1949)
  • The Gateway (1953)
  • Hunting Snake (1964)
  • Bora Ring (1946)
  • South of My Days (1946)
  • The Two Fires (1955)
  • Australian Bird Poems (1961)
  • Birds: Poems, Angus and Robertson, 1962;
  • Five Senses: Selected Poems (1963)
  • Selected Poems (1963)
  • Tentacles: A tribute to those lovely things (1964)
  • Sportsfield
  • City Sunrise (1964)
  • The Other Half (1966)
  • The Nature Of Love(1966)
  • Collected Poems (1971)
  • Alive: Poems 1971–72 (1973)
  • Fourth Quarter and Other Poems (1976)
  • Train Journey (1978)
  • The Double Tree: Selected Poems 1942–76 (1978)
  • Phantom Dwelling (1985)
  • A Human Pattern: Selected Poems (1990) ISBN 1-875892-17-6
  • The Flame Tree (1993)
  • Bullocky (1993)
  • Collected poems, 1942–1985, Angus & Robertson, 1994, ISBN 978-0-207-18135-1
  • The Surfer
  • to a child

Literatura kritika

  • William Baylebridge and the modern problem (Canberra University College, 1955)
  • Charles Harpur (1963)
  • Preoccupations in Australian Poetry (1965)
  • Because I was Invited (1975)
  • Going on Talking (1991) ISBN 0-947333-43-6

Bestelakoak

  • Kings of the Dingoes (1958) Oxford University Press, Melbourne
  • The Generations of Men (1959) ISBN 1-875892-16-8
  • Range the Mountains High (1962)
  • The Nature of Love (1966) Sun Books, Melbourne
  • The Battle of the Biosphere ('Outlook' Magazine article 1970) http://bushwalk.com/forum/viewtopic.php?f=5&t=11053&sid=d938c6b9001459eaa87fa60fb5bc7fc4
  • Witnesses of spring: unpublished poems of Shaw Neilson, edited by Judith Wright, with poems selected by Judith Wright and Val Vallis, from material selected by Ruth Harrison (1970)
  • The Coral Battleground (1977)
  • The Cry for the Dead (1981)
  • We Call for a Treaty (1985)
  • Half a Lifetime (Text, 2001) ISBN 1-876485-78-7 Review

Gutunak

  • The Equal Heart and Mind: Letters between Judith Wright and Jack McKinney. Edited by Patricia Clarke and Meredith McKinney (UQP, 2004) ISBN 0-7022-3441-9
  • With Love and Fury: Selected letters of Judith Wright, edited by Patricia Clarke and Meredith McKinney (National Library of Australia, 2006) ISBN 978-0-642-27625-4
  • Portrait of a friendship: the letters of Barbara Blackman and Judith Wright, 1950–2000, edited by Bryony Cosgrove (Miegunyah Press, 2007) ISBN 978-0-522-85355-1, ISBN 0-522-85355-2Review

Sariak

  • Christopher Brennan saria
  • Poesiako Erreginaren Urrezko Domina (1991)
  • Australiako Altxor Nazionalaren saria (1998)

Aitorpenak

Brisbaneko Fortitude Valleyko Arte Garaikideko Zentroak Judith Wright izena darama.

2008ko urtarrilak 2an, Camberran, Molonglo haraneko barrutiko aldiri batek "Wright" izena izango zuela iragarri zen.

Canberrako Franklin auzoan ere badago bere izena daraman kale bat.

Erreferentziak

  1. «LitWeb.net» web.archive.org 2010-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  2. (Ingelesez) Austlit. «Judith Wright | AustLit: Discover Australian Stories» www.austlit.edu.au (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  3. (Ingelesez) Melbourne, National Foundation for Australian Women and The University of. «Wright, Judith Arundell - Woman - The Australian Women's Register» www.womenaustralia.info (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  4. (Ingelesez) Australian Dictionary of Biography. 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  5. ISBN https://www.svenskaakademien.se/sites/default/files/forslagslista_1967.pdf..
  6. developer@themonthly.com.au. (2009-06-01). «In the garden» The Monthly (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  7. «Dr. Gerard HALL» resource.acu.edu.au (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.