Juanjo Artero

Juanjo Artero (Madril, 1965eko ekainaren 27a) zinema, antzerki eta telebista aktore espainola da. 14 urterekin pantaila txikian bere lehenengo papera antzeztu zuen: Verano azul telesailean Javi pertsonaiaren papera egin zuen. El Comisario seriean ere parte hartu du, Charly inspektorearen papera eginez. Horren ondoren El Barco telesailean parte hartu zuen eskola ontziko kapitainaren paperean.

Juanjo Artero

(2012)
Bizitza
JaiotzaMadril, 1965eko ekainaren 27a (58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0037695 Instagram: juanjoarteroactor Edit the value on Wikidata

Juanjo Arterok Antonio Mercero 1979. urteko udan igerileku batean ezagutu zuen. 14 urte zituenean, Antonio Mercerok proba batzuk egin zizkion eta aukeratua izan zen aktore izateko. Momentu horretan ez zeukan esperientzia aktore moduan. Bakarrik antzezlan bat egin zuen eskolan.

Telesail honetan lan egin eta gero, Jose Luis Fernándezekin duo musikal bat egin zuen, Verano azul telesaileko beste aktore bat zena. Pancho eta Javi izeneko Duo musikala 1982. urtean disko bat grabatu zuten. Segituan interpretaziora itzuli ziren telebistako serie askotara, pelikuletara eta antzezlanetara (gehienak Antonio Del Realek zuzenduak).

Bere interpretazio famatuena, Charlie Marquez inspektoreordearena izan zen Telecincoko El Comisario telesailean, 12 denboraldi iraun zuena, 1999-2001. urte bitarteetan.

Gainera, 2011ko urtarriletik 2013ko otsailera El Barco telesailean parte hartu zuen. Gaur egun Victor Reyes interpretatzen du Amar es para siempre telesailean.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.