Juanito Oiarzabal
Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga,[1] ezagunagoa Juanito Oiarzabal izenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) arabar mendigoizalea da. Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra bilakatu zen 1999an eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).
Juanito Oiarzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga |
Jaiotza | Gasteiz, 1956ko martxoaren 30a (67 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, idazlea eta mendigoizalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
juanitooiarzabal.com |
2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.
Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Atzetik doakio Ed Viesturs estatubatuarra, bere 21 igoerekin.
Egun, alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.
2004an, Edurne Pasabanekin batera jaisten ari zen K2 arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz, Edurneri 2 behatz moztu zizkioten eta Juanitori, berriz, denak.
Jenio bizi eta kasketosoa, ospe handia hartu du Telecinco edo EITBko hainbat reality showtan parte hartu duelako: El conquistador del fin del mundo, El conquistador del Aconcagua edo Supervivientes.
Tontor nagusiak
Afrika
- 1988 – Kenya mendia (5.199 m), Kenya.
Asia
- 1985 – Cho Oyu (Tibet, 8.201 m).
- 1987 – Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 m).
- 1992 – Nanga Parbat (Pakistan, 8.125 m).
- 1993 – Everest (Nepal, 8.848 m).
- 1994 – K2 edo Chogori (Pakistan, 8.611 m).
- 1995 – Makalu (Nepal, 8.465 m), Lhotse (Nepal, 8.516 m) eta Broad Peak (Pakistan, 8.047 m).
- 1996 – Kanchenjunga (Nepal, 8.586 m).
- 1997 – Manaslu (Nepal, 8.163 m) eta Hidden Peak (Pakistan, 8.068 m).
- 1998 – Dhaulagiri (Nepal, 8.167 m) eta Shisha Pangma (Tibet, 8.046 m).
- 1999 – Annapurna (Nepal, 8.091 m).
- 2001 – Everest (Nepal, 8.848 m), oxigeno barik.
- 2002 – Cho Oyu (Tibet, 8.201 m).
- 2003 – Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 m), Hidden Peak (Pakistan, 8.068 m) eta Cho Oyu (Nepal/Txina, 8.201 m, birritan).
- 2004 – Ama Dablam (Nepal, 6.856 m) eta K2 edo Chogori (Pakistan, 8.611 m).
- 2008 – Makalu (Nepal, 8.465 m)
- 2009 – Kangchenjunga (Nepal, 8.586 m)
- 2010 – Annapurna (Nepal, 8.091 m). (Konfirmazioaren zain, jaitsieran helikopteroa erabili behar izan zuelako).
- 2011 – Lhotse (Nepal, 8.516 m).
- 2011 – Manaslu (Nepal, 8.163 m).
Liburuak
- Buscando las catorce estrellas (1997).
- Los 14 ochomiles de Juanito Oiarzabal (1999).
- Conversaciones con Juanito Oiarzabal (2001).
- El Everest de Juanito Oiarzabal (2002).
- Juanito Oiarzabal y el Anapurna, crónica de una cima radiofónica (2004).
- El placer de alcanzar la cumbre (2005).
- Los Pirineos de Juanito Oiarzabal (2006).
Erreferentziak
- Euskaltzaindiak Oiartzabal idazkera hobetsi badu ere, Juanito Oiarzabal da gehien erabili izan den aldaera. Juanito Oiarzabalen webgune ofizialean, esate baterako. «Oiarzabal - Deiturak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko alpinismoaren historia
- Gasteiztar ezagunen zerrenda
Kanpo estekak
- Nire zortzimilakorik onena bizirik egotea da - Berria - 2021-01-26
- (Gaztelaniaz) Juanito Oiarzabalen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) / Juanito Oiarzabalek Eduren Pasabanekin izandako polemika