Juanita Reina
Juana Reina Castrillo, ezagunagoa Juanita Reina gisa (Sevilla, Andaluzia, Espainia, 1925 – 1999), espainiar antzezle eta kantaria izan zen.
Juanita Reina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1925eko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Sevilla, 1999ko martxoaren 19a (73 urte) |
Hobiratze lekua | San Fernando hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Federico Casado "Caracolillo" (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
Haurra zelarik hasi zen kantatzen. Aita arte-enpresaburua eta eragilea zuen. Folk talde bat eratu zuen Enrique El Cojorekin batera eta arrakasta handiko kantuak kantatu zituen: Los cinco faroles, Madrina, Sin embargo, te quiero, Francisco Alegre, Señorío, Yo soy esa, Lola la Piconera, Capote de grana y oro.
Ospe handia lortu zuen Quintero, León eta Quiroga maisuen koplak kantatuz. Baita Naranjo maisuaren kantuekin ere: La niña blanca, Los churumbeles. Kantari gisa ez ezik, antzezle gisa ere nabarmendu zen. Florián Reyk Blanca Paloma (1942) filmean eskaini zion protagonista paperak zinemarako ateak zabaldu zizkion: Canelita en rama (1943); Macarena (1944); Serenata española (1947); Lola se va a los puertos (1947); Vendaval (1949); Lola la Piconera (1951); Gloria Mairena (1952); Sucedió en Sevilla (1954).
Denboraldi batez antzerki-lanetan aritu ondoren, 1958an zinemara itzuli zen berriro, La novia de Juan Lucero filmeko protagonista papera egitera, Juan de Orduña eta Luis Lucíaren zuzendaritzapean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.