Joana Beltraneja
Joana Gaztelakoa (Madril, 1462ko otsailaren 28a – Lisboa, 1530eko apirilaren 12a), La Beltraneja izengoitiz, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea izan zen.
Joana Beltraneja | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Madril, 1462ko otsailaren 28a | ||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Lisboa, 1530eko apirilaren 12a (68 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Henrike IV.a Gaztelakoa | ||||
Ama | Joan of Portugal | ||||
Ezkontidea(k) | Alfontso V.a Portugalgoa | ||||
Leinua | Trastamara leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | moja | ||||
Izengoitia(k) | La Beltraneja | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Klaratar |
Henrike IV.a Gaztelako erregearen eta Joana Portugalgoaren alaba. 1462an Gaztelako koroaren oinordeko izendatu bazuten ere, 1464an nobleen eta erregearen arteko gerra zibila piztu zenean, Gaztelako noble batzuek neurri hori baliorik gabe uzteko eskatu zuten, sasiko alaba zelakoan (Beltraneja deitzen zioten, Beltrán de la Cueva noblearen alaba zelako edo). 1468an, Henrike IV.aren arrebaorde Elisabetek oinordekotza lortu eta, sasikoa zelakoan, guztiz baztertu zuten Joana printzesaren eskubidea (Toros de Guisandoko hitzarmena).
Handik aurrera hasi zen Elisabet, gerora Elisabet Katolikoa izango zena, agintera heldu nahian: Guisandon agindu ez bezala, Fernando Aragoikoarekin ezkondu zen. Bestalde, Guienako duke frantsesarekin, lehenik, eta Portugalgo erregearekin, ondoren, saiatu ziren Gaztelako noble batzuk Joana printzesa ezkonarazten, baina huts egin zuten eginahal horietan. 1474an Henrike IV.a hil zenean, Joanaren alde jarri ziren hasieran noble gehienak eta Portugalgo erregea. 1475ean ezkondu ziren Joana eta Alfontso V.a Portugalgo erregea, bere osaba, baina Elisabet Katolikoaren aldeko osteak nagusitu eta Portugalgo komentu batera erretiratu zen hil arte Joana Beltraneja.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/04/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana Beltraneja |