Juana Rouco Buela

Juana Rouco Buela (Madril, 1889 Buenos Aires, 1969) jantzigintzako langilea eta emakumearen emantzipazioaren aldeko konpromisoa hartu zuen anarkista izan zen. Argentinako anarkosindikalismoaren pertsonaiarik garrantzitsuenetariko bat izan zen. [1] Kazetaritzan jardun zuen aitzindari feminista izanik, "La Nueva Senda" egunkariaren zuzendari eta sortzaileetako bat izan zen 1909an Montevideon. [2]

Juana Rouco Buela

Bizitza
JaiotzaMadril, 1889
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 1969ko urriaren 31 (79/80 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sindikalista eta washerwoman (en) Itzuli
MugimenduaArgentine Regional Workers' Federation (en) Itzuli

Biografia

Lau urte zituela aita galdu eta 1900ean amarekin Argentinara joan zen, neba nagusia bertan zegoelarik. Haurra baino ez zela, lantegi batean hasi zen lanean eta bere kabuz ikasi zuen irakurtzen eta idazten; laster borroka libertarioetan nabarmentzen hasiko zen. [3]

1904an, pertsonaiarik garrantzitsuenetariko bat zen joera feministako anarkosindikalismo argentinarrean, eta, maiatzaren 1eko manifestazioan, parte hartu zuen FORA erakundeak antolatu zuen eta poliziak gogor erreprimitu zuen mitinean.

1907an, Virginia Bolten, Teresa Caporaletti, María Collazo, Elisa Leotar, María Reyes, Violeta García eta Marta Newelsteinekin batera, Emakumezkoen Zentro Anarkista sortu zuen.[4] Aldi berean, Rosarion, "Luisa Michel" Emakumezkoen Zentro Anarkista sortu zen, 1871an Parisko Komunean parte hartu zuen iraultzaile frantziarraren oroimenez. [5]

1907an Maizterren Greba izeneko mugimendu herrikoia izan zen Buenos Airesko eta Argentinako beste hiri batzuetako maizterren etxeetako alokairuen igoeraren aurka; bertan, Juana Rouco eta María Collazo hizlariak izan ziren. Greba honetan 100 mila lagunek, gehienak langileak, parte hartu zuten. Errepresioa oso bortitza izan zen; haren ondorioz, Miguel Pepe izeneko 17 urteko gazte anarkista hilik gertatu zen.[4] Gobernuak ekintza haietan parte hartu zuten hainbat buruzagi anarkistari Egoitza Legea aplikatu zien Argentinatik kanporatzeko, haietako asko atzerritarrak zirela aprobetxatuz; haien artean, María Collazo eta Virginia Bolten uruguaitarrak eta Juana Rouco Buela bera. Buela, espainiarra zenez, Europara deportatu zuten. [6]

1908an Bartzelonara iritsi zen eta Teresa Claramunt militante anarkista ezagutu zuen; hari esker, Francisco Ferrer y Guardiaren pedagogia libertarioari jarraitzen zioten hainbat ikastetxe bisitatu zituen. Geroago, Río de la Platara itzuli eta Uruguain lehorreratu zen.

1909an, La Nueva Senda egunkari anarkista sortu zuen Montevideon, Virginia Bolten, María Collazo eta zenbait gizonezko anarkistarekin batera, eta haren zuzendaria izan zen. [7][8][9]

Roucok berriro jasan zuen poliziaren jazarpena Francisco Ferrer hezitzaile espainiarraren fusilamendua salatzeko antolatu zen mitinean hizlari jarduteagatik. Poliziak atxilo hartzera etxera joan zitzaizkiola, ihes egitea lortu zuen gizonez jantzita. Gero, Coloniatik ihes egin zuen luto arropaz jantzita eta aurpegia, garaiko usadioan, belo batez estalia, besotan ume bat zeramala. Espainiako hezitzailea fusilatu ondoren, El Día egunkariak Juanaren aldeko bertso batzuk argitaratu zituen:Juana berriro jazarri zuten Francisco Ferrer hezitzaile espainiarraren fusilamenduaren aurkako mitin batean hitz egiteagatik. Polizia etxera bila joan zitzaionean, gizon arropaz jantzita ihes egin zuen. Lutoz jantzita lortu zuen ateratzea Coloniatik, aurpegia belo batez estalita, garaiko usadioan, eta neskato bat besoetan. Espainiako hezitzailea fusilatu ondoren, El Día egunkariak[4] bertso batzuk argitaratzen zituen Juanaren omenez:

"Bai min ematen duela

hegan ikusteak Buela

lotsagabe hautsiz hesiak

dirudiela ia-ia

hagin bat galdu duela...

edo bi gure poliziak"

Lasso de la Vega, Leoncio

(Es cosa que desconsuela, ver que se vuela la Buela con tanta descortesía que es como si en este día le arrancaran una muela...o dos a la policía)

FORAk Argentinan deitutako greba orokor batek errepresio handia ekarri zuen buruzagi borrokalarienen aurka; horien artean, Juana Rouco zegoen. Atxilotu eta Uruguairen estradizio eskaera onetsiz, Montevideoren eskuetan utzi zuten.

Kartzelan ia urtebete eman ondoren, fidantzapeko askatasuna lortu eta berriro hasi zen lanean Uruguaiko mugimendu anarkistan, 1914 arte bere militantzia eten gabe.

1914an, Parisen finkatzeko asmoz, Europara abiatu zen baimenik gabe, baina itsasontzian aurkitu zuten eta, bidaia legez kanpokoa zenez, Brasilen lehorreratu behar izan zuen. Rio de Janeiron bizi izan zen hiru urtez, lisatzaile lana eta bere aktibismoa mundu intelektual eta laboralean aldizkatuz. [10] [11]

Handik hiru urtera Buenos Airesera itzuli eta etengabe pizten ziren grebetan esku hartzen hasi zen. "Aste Tragikoan" borroka sozialetako indarkeria giroa gorenera iritsi zen. Bere bikotekide José Cardellarekin batera, hitzaldiak ematen ibili zen barrualdeko zenbait hiritan, eta haiei esker, ospe handia lortu zuen sindikatu-buruzagi, hizlari, idazle edo feminista gisa, nahiz eta mugimendu feministekin zenbait desadostasun izan.

Necochea bainuetxe-herrian, 1921ean, emakume talde batek, Juana Rouco Buela buru zuela, Emakumezkoen Gizarte Ikasketetarako Zentroa sortu zuen; elkarte horrek Nuestra Tribuna (Gure Tribuna) ( 1922 1924) hamaboskari anarkista, argitara emango zuen: "Emakumeen sentimendu anarkikoaren orritxoa, ideien, artearen, kritikaren eta literaturaren tribuna txiki bat". [12]

La Voz de la Mujer egunkariak bezala, kritika handiak jaso zituen eta eztabaida piztu zuen zirkulu anarkistetan. Horrez gain, argitalpenak zailtasun ekonomikoak izan zituen, eta gainera, inprimategiak inprimatzeari utzi zion, poliziaren mehatxuengatik. Azken zenbakia 1923ko azaroan kaleratu zen. Juana Roucok eta bere familiak Necochea utzi behar izan zuten.

1924ko azaroaren 1ean, Nuestra Tribuna berriro agertu zen, denbora-tarte labur batez, Tandil hirian. Hamaboskariak, berriz ere, zailtasun handiak izan zituen. Bere kontrako ideiak zituen talde batek lokalean tiroka eraso egin ondoren, argitaratzeari utzi behar izan zioten. Hurrengo urtean, Buenos Airesen, azken hiru zenbakiak atera ziren.

1930eko estatu kolpea gertaera erabakigarria izan zen talde anarkistentzat eta Juanarentzat berarentzat ere, seme-alabekin bakarrik geratu baitzen bikotekideak abandonatuta.

Espainiako Gerra Zibila izan zenean, berriro agertu zen Juana Rouco Buela, errepublikazaleei laguntzeko bide alternatiboak antolatzen hainbat alderdi politiko eta talde feministetako beste emakume batzuekin batera. 1964an bere autobiografia idatzi eta argitaratu zuen: "Historia de un ideal vivido por una mujer" (Emakume batek bizitako ideal baten historia). [13] Buenos Airesen hil zen, 80 urte zituela, 1969ko urriaren 31n.

Argitalpenak

  • Juana Rouco Buela. Historia de un ideal vivido por una mujer . Buenos Aires, 1967 / La Malatesta argitaletxea eta Tierra de Fuego 2013 ISBN 978-84-938306-4-9

Erreferentziak

  1. .«Juana Rouco Buela»
  2. «Juana Rouco Buela | Álbum de emigración | culturagalega.org». culturagalega.gal. .
  3. «Juana Rouco Buela, barrendera de injusticias». La tinta. 2018ko maiatzaren 22a .
  4. Rouco Buela, Juana. (2011). Historia de un ideal vivido por una mujer.. Tierra del Sur, 39 or..
  5. «Página/12 :: las12». www.pagina12.com.ar. .
  6. «Anarquistas: la huelga de lxs inquilinxs de 1907». LatFem. 2018ko azaroaren 17a.
  7. «Historia de un ideal vivido por una mujer | Los Libreros Recomiendan». www.loslibrerosrecomiendan.com. .
  8. Rama, Carlos M. (1 de enero de 1990). El Anarquismo en América Latina. Fundación Biblioteca Ayacuch. ISBN 9789802761173
  9. «Mujeres en la historia : Virginia Bolten». RadioCut. 2019ko maiatzaren 10a.
  10. «Juanas, bravas mujeres: Juana Rouco Buela escapa a todos los encasillamientos». www.lanacion.com.ar. 1 de septiembre de 2020ko irailaren 1a .
  11. «Juana Rouco Buela, una militante de lo social». Diario Río Negro. 1 de septiembre de 2020.
  12. Ranzani, Oscar (1598906060). «"Es importante resignificar el trabajo de aquellas mujeres con las del presente" | Sandra Godoy presenta su documental "Juanas, bravas mujeres"». PAGINA12.
  13. «Juana Rouco Buela: una vida dedicada a la lucha por la igualdad y la libertad». www.tiempoar.com.ar. .

Bibliografia

  • Barrancos, Dora. Mujeres, entre la casa y la plaza. Buenos Aires: Sudamericana. 2008.
  • Horacio Tarcus (zuzendaria): "Diccionario Biográfico de la Izquierda Argentina", Buenos Aires, Emecé, 2007.

Ikus, gainera

  • Anarkismoa Argentinan
  • Feminismoa Argentinan

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.