Juana Manuela Irusta
Juana Manuela Irusta Egia (Elgoibar, 1844ko maiatzak 27 – Tolosa, 1882ko urriak 24) bertsolari gipuzkoarra izan zen[1].
Juana Manuela Irusta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1844ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1882ko urriaren 24a (38 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bizitza
Elgoibartarra zen Juana Manuela, 1844ko maiatzaren 27an jaioa. 1866an ezkondu zen, Elgoibarren, Asteasuko Pedro Mari Etxaburua Zelaiarekin (1839-1882) Asteasuko itsuak[2] esaten zieten bi lehengusuetako batekin. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Horietako bi, segituan hil ziren. Tolosan bizitu zen familia, Arostegieta kalean. Bizitza zaila eta motza izan zuten. Biriketakoak edo tuberkulosiak jota hil ziren: Juana Manuela 38 urterekin, 1882ko urriaren 24an; Pedro Mari zortzi hilabete lehenago, 42 urterekin. «Laugarren mailako» hiletak egin zitzaizkien, pobreenei egiten zitzaizkienak.
Obra
Diru iturria bertsoa zuten Juana Manuelak eta Pedro Marik. Plazaz plaza ibiltzen zirenean, elkarri sekulakoak esaten zizkieten. Espektakuluaren parte zela ematen du garai hartako beste itsu-bertsolarien kasuan bezala.
Antonio Zavalak atal bat eskaini zien Auspoa liburutegiko 68-70 zenbakietan, Altzoko Imaz bertsolariaz idatzitako liburuan, bukaeran, Asteasuko itxuen bertsoak atalean.[3] Bost bertso-sail gorde dira eta sail horietako lauetan, Juana Manuelak ere kantatzen du. Batean, horrela esaten dio Pedro Marik: «Andria, bertsolari ederra zera zu». Juana Manuelak Pedro Mariri kantatutako bat, berriz, hauxe:
Desordenan zabiltza
beti zurrutian
osasuna galtzen da
fameli kaltian
pixkat eztezu biar
txarruak betian
itto egingo zera
alakon batian.
Erreferentziak
- Agirre-Goia, Eñaut. «Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.» (PDF) Ikergazte 2019, Giza zientziak eta artea, 148-152 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Pello Mari Etxaburua "Asteasuko Itsua" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).
- Zavala, Antonio. (PDF) Alzoko Imaz. (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).