Juana Arrillaga
Juana "Juanita" Arrillaga Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1925eko urriaren 20a - Mexiko Hiria, 2022ko otsailaren 18a) erraketista profesionala izan zen.[1] Arene II. izenaz jokatu zuen.[2]
Juana Arrillaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1925eko urriaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2022ko otsailaren 18a (96 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Izengoitia(k) | Arene II. |
Biografia
Erraketista ibilbidea
Juanita Arrillaga Elgoibarko Arane baserrian jaio zen eta baserriaren izena hartu zuen pilotan jokatzeko, Arane II.a, bere aurretik, Maria ahizpa zaharragoa, Arene I. baitzen. Bartzelonako Nuevo Mundo frontoian kantxaratu zen.Atzelari postuan. Ondoren, Logroñoko, Castelló de la Planako, Tenerifeko eta Mexikoko frontoietan jokatu zuen.[2] Juanitak erraketista jardun zuen garaian Elgoibarko beste hainbat emakume ere aritu ziren frontoietan: Angela Juaristi, Felisa Muguruza, Maria Txurruka, edota Maria Arrillaga, besteak beste.
Aitzindariak
Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.
Omenaldiak
- 2018an, "Raketistak" izeneko dokumentalaren bidez, herriko emakume erraketista profesionalen ibilbidea ikusteko aukera eskaini zuten Elgoibarko Udalak, Kirol Patronatoak eta Raketistak Lehen eta Orain Kultur eta Kirol elkarteak. Kirolari aintzindari haiei omenalditzat uler daitekeen urratsa.[3]
- 2019an, Mexikoko Euskal Etxean, Aberri Egunaren baitan Juani Arrillaga, Juana Lizarzaburu eta Julita Beraza erraketistak omendu zituen DFko Euskal Etxeak, “Emakume Raketistak” izeneko dokumentalaren aurkezpenarekin. Ainhoa Palomo eta Jon Juanes filmaren egileek aurkeztu zuten dokumentala.[4]
Heriotza
2022ko otsailaren 18an hil zen Mexiko Hirian.[5]
Erreferentziak
- «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- «Juana Arrillaga Garate Arane II» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- (Gaztelaniaz) «Pioneras en el frontón, a golpe de raqueta» El Diario Vasco 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- «Mexikoko Euskal Etxea» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- barren.eus. «Errakestista profesionala izandako Juana Arrillaga 'Arane II.a' hil da Mexikon» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).