Juan del Encina
Juan del Enzina —berak zerabilen idazkera— edo Juan del Encina —egungo idazkera—, jaiotzako izen-deiturez Juan de Fermoselle (Fermoselle, Zamora, 1468ko uztailaren 12a - León, 1529) gaztelaniazko olerkaria, drama-idazlea eta musikagilea izan zen. Erdi Aroko tradizioaren eta Errenazimentuaren arteko idazlea izan zen, egloga hitza Espainian erabili zuen lehena. Lan liriko labur asko ondu zuen gaztetan, doinuarekin batera. Cancionero, 1496an idatzia, da haren lan ospetsuenetako bat. Arte de la poesía castellana idatzi zuen bilduma horren hitzaurreko, ospetsua hori bera ere. Haren antzezlanetan bi molde desberdin bereizten dira; gaztetan idatzitako obrei Erdi Aroko kutsua darie (Egloga de Antruejo, Auto del Repelón, eta Eguberriari eta Jesu Kristoren Nekaldi eta Piztuerari buruzko eglogak), baina Erroman idatzi zituen lanak, eta haien ondorengoak, Errenazimentuko moldeetan sartzen dira bete-betean (Egloga de Fileno, Zambardo y Febea, Egloga de Plácida y Victoriano).
Juan del Encina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan de Fermoselle |
Jaiotza | Salamancako probintzia, 1468ko uztailaren 12a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Chinchón, 1529 (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, musikagilea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.