Juan de los Toyos
Juan de los Toyos González (Barakaldo, 1890eko ekainaren 23a - Mexiko, 1965eko apirilaren 5a) euskal herritar politikari sozialista zen. UGTko idazkaria Bizkaia eta Gipuzkoan eta PSOEko kidea zen.
Juan de los Toyos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1890eko ekainaren 23a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko, 1965eko apirilaren 5a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta sindikalista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Eibarko Alfa kooperatibaren gerentea zen, orduko kooperatibarik handiena.
Eibarko zinegotzi eta Eusko Jaurlaritzako Lana, Aurreikuspen eta Komunikazio Sailburu hautatu zuten. 1931n Espainiako Bigarren Errepublikako bandera berak Eibarko udaletxean lehendabizikoz atera zuen. 1934ko Iraultzan parte hartzeagatik atxilotu zuten.
Eusko Jaurlaritzako Lana, Aurreikuspen eta Komunikazio Sailburu gisa, langileentzako soldata eta laguntzez, gizarte aseguruez, Euskal Lan Istripu Kutxaz sortzeaz, ibilgailu bahituran hartzeaz eta komunikazio sistema antolatzeaz arduratu zen. Azkena egiteko, Donibane Lohizunen Natxo-Enea Zerbitzua sortu zuen.
Espainiako Gerra Zibila bukatu eta gero, Mexikora ihes egin zuen eta bertan Mexiko Hiriko Colegio Madrid eskolako administratzaile izan zen, 1965ean hil zen arte.