Juan de la Cueva
Juan de la Cueva (Sevilla, 1543ko urriaren 23a - Granada, 1612ko urria) espainiar antzerkigile eta olerkaria izan zen.
Juan de la Cueva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan de la Cueva de Garoza |
Jaiotza | Sevilla, 1550 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Sevilla, 1612ko urria (61/62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia |
Biografia
1574. urtean Mexikora jo zuen Claudio anaiarekin batera, baina 1577. urtean itzuli eta Sevillan jarri zen bizitzen.
Tragediak idatzi zituen, batez ere: Tragedia de Ayax Telamón (Ajax Telamonen tragedia, Ovidioren Metamorfosiak obratik hartua), La muerte de Virginia (Virginiaren heriotza, Tito Livioren obratik hartua). Erdi Aroko kroniketan eta erromantze heroikoetan oinarriturik hainbat lan idatzi zituen. Lope de Vegaren aitzindaritzat har daiteke.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.