Juan Urbieta

Juan Urbieta (Hernani, ? - ib., 1553ko abuztuaren 23a) infanteriako euskal soldadu bat izan zen. Oso famatua bihurtu zen 1525eko Paviako guduan Frantzisko I.a Frantziako erregea atzeman zuelako.

Juan Urbieta
Bizitza
JaiotzaHernani, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHernani, 1553ko abuztuaren 23a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Erregea eta bere eskolta, etsaien hesitik ihesi zihoazela, Frantzisko I.a zaldiaren gainetik erori egin zen. Altxatu zenean, Juan Urbietaren ezpatarekin topo egin zuen. Ordutik aurrera, oso famatua bihurtu zen, eta Karlos V.a enperadoreak armarri bat esleitu eta diploma batez goraipatu zuen. Horrez gain, zalditeriako kapitain, eta Santiagoko Ordenako Zaldun izendatu zuten. Bestalde, Frantzisko I.ak eskutitz bat bidali zion bizia salbatu ziolako, eta bere pertsonarekiko izan zuen jarrera onari eskerrak emanez.

1553. urteko abuztuaren 15ean hil zen Hernanin, eta elizako presbiterioaren azpian lurperatu zuten. Iberiar Penintsulako Gerran (1813 arte), frantziar soldaduek haren gorpua profanatu zuten. Hernaniko kale garrantzitsuenetako batek, Donostiako hiribide batek eta Madrilgo kale batek haren izena daramate.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.