Juan Uharte Beaumont
Juan Uharte Beaumont (Iruñea, 1925eko uztailaren 11 - Madril, 2018ko irailaren 7a) nafar enpresaburu eta mezenasa izan zen, Félix Uharte Goñi finantzariaren semea. Jorge Oteizarekin hasi zen, eta gerora Jose Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta Javier Saenz de Olza arkitektoaren lanak bultzatu zituen Huartek, eta 1972an Iruñeko Topaketak sustatu zituen, arte esperimentalaren alorrean aitzindariak izan zirenak. Urte batzuk lehenago, 1963an, X films ekoiztetxea sortu zuen, egile-zinema bultzatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruarenren izan zen ekoiztetxearen lanetako bat. 1980ko hamarkadara arte iraun zuen.[1]
Juan Uharte Beaumont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Huarte Beaumont |
Jaiotza | Iruñea, 1925eko uztailaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2018ko irailaren 7a (93 urte) |
Familia | |
Aita | Félix Huarte Goñi |
Ama | Adriana Beaumont Galdúroz |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | industrialaria, enpresaburua eta mezenasa |
Erreferentziak
- «Kulturaren mezenas eta sustatzailea» Berria 2018-09-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.