Juan Perotxegi

Juan Perotxegi (gaztelaniaz: Juan de Perocheguy) euskal idazlea eta euskal apologista izan zen. Bere biografiari buruz oso datu gutxi ezagutzen dira. Batzuen ustez Ainhoan (Lapurdin) jaio zen[1] baina beste ikerlarien ustetan Garestarra (Nafarroa Garaia) zen.[2] Ogibidez militarra zen. Artilleria lotinanta eta Nafarroako Erresumaren komandantea izan zen. Ideologikoki tubalismoaren jarraitzailea zen, hau da, euskara Euskal Herrira Noeren bilobak ekarri zuela defendatu zuen.

Juan Perotxegi
Bizitza
JaiotzaAinhoa, XVIII. mendea
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaXVIII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ofizierra

Izenburu osoa

Bere liburu nagusiaren izenburu osoak euskaratuta bere ideien inguruko informazio handia ematen du: Euskararen eta Kantabriako nobleziaren Jatorri eta Antzinatasuna. Don Juan de Perocheguy kapitaina, eta Espainiako artilleriako komisario arruntak argitaratua

Zeinetan erakusten den, aipatutako hizkuntza Munduan mintzatu den lehena izan dela, eta Tubalek berak Espainiara 1800 urte Sorkuntzaren ondotik(1) ekarri zuen bera, Monarkia hau jendeztatzeko nola eta nondik sartu zen berezitasunarekin, eta berdin, nola Agotak Baztango ibarrean sartu ziren, baita Euskaldunen herrian, 506. urtean. Beste bitxikeria batzuekin jatorriz hizkuntza horretarakoek jakin behar lituzketenak.

Zeini gehitu zaizkion bi parte Borboi etxe augustisimoaren jatorri eta etorkia erakusten dutena.

Don Juan de Ydiaquez de Salazar, Espainiako Handi, eta abar jaun beraldikoari dedikatua.[3]

Obra

  • 1731n Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria obraren lehen edizioa argitaratzen du Bartzelonan. Obra honek arrakasta handia izan zuen.
  • 1738an berrargitalpen zuzendua egiten du.
  • 1752an Reflexiones curiosas y notables sobre la ciencia y valor para la guerra.
  • 1760an Origen de la nacion bascongada, y de su lengua argitaratzen du, testu beraren hirugarren bertsio bat, bigarrena baino pixka bat laburragoa.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.