Juan Pascual Esteban
Juan Pascual Esteban Txabarria (Fustiñana, Nafarroa, 1864ko martxoaren 27a - Zaragoza, Espainia, 1940ko uztailaren 6a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Zaragozan egin zituen zuzenbideko ikasketak. El Liberal Navarro egunkariko zuzendaria izan zen. Fustiñanako historiari buruzko liburuak eman zituen argitara batez ere.[1]
Juan Pascual Esteban | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fustiñana, 1864ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Zaragoza, 1940ko uztailaren 6a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta abokatua |
Biografia
1876an bigarren mailako ikasketak hasi zituen Tuterako Castel-Ruiz akademian lehen ikasturtea eginez, eta gainerakoak Iruñeko Institutuan batxiler gradua amaitu arte, Huarte Hermanos ikastetxe ospetsuko barneko ikasle izan zelarik.
Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbide Fakultatean ikasi zuen, eta Zuzenbide Zibil eta Kanonikoan lizentziatu zen 1885eko ekainaren 17an. Zuzenbide doktoregoko ikasketak egin zituen Unibertsitate Zentralean.
Bere bizitza osoan zehar bere idazle lana abokatutzarekin konbinatu zuen. Bere bizitza Iruñean, Madrilen, Zaragozan eta bere jaioterrian eman zuen. 1930ean jaioterriko zinegotzi hautatu zuten eta hiru egun eman zituen karguan.[2] Adinagatik ez zuen postua onartu.[3]
La Avalancha aldizkariak honela definitu zuen: alderdi politiko orotako gizon independentea, Nafarroari leiala, zentzuz erregionalista eta erabat katolikoa.[4]
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Fustiñanako Udal Artxiboa, 12. liburukia, 308 orr.
- Fernández Puig, A.. (2010). «La Dictadura de Primo de Rivera en Fustiñana» Príncipe de Viana (249): 248..
- La Avalancha, 1911-5-8
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |