Juan de Padilla

Juan de Padilla (Toledo, 1490eko azaroaren 10a - Villalar, 1521eko apirilaren 24a) gaztelar aristokrata izan zen, Gaztelako comunero edo komunitatezaleen burua.

Juan de Padilla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan López de Padilla
JaiotzaToledo, 1490eko azaroaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVillalar de los Comuneros, 1521eko apirilaren 24a (egutegi gregorianoa) (30 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)María Pacheco
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea

Biografia

1519an Gaztelako komuneroen alde jarri zen, enperadoreak goi mailako karguetatik baztertu zuela eta. Komuneroen buruzagi nagusi egin zuten; Tordesillasko hiria beretu zuen, baina huts egin zuen Joana erregina matxinatuen alde jartzeko ahaleginetan. Padillaren ostea Villalarren garaitu zuen inperioko armadak (1521); Padilla preso hartu eta hurrengo egunean hil zuten, Juan Bravo eta Francisco Maldonado buruzagiekin batera. Padillaren alargunak borrokari eutsi zion hurrengo hilabeteetan, baina etsi behar izan zuen inperioaren aurrean.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.