Juan Navarro Baldeweg
Juan Navarro Baldeweg (Santander, 1939ko ekainaren 11) espainiar arkitekto eta pintorea da.
Juan Navarro Baldeweg | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Navarro Baldeweg | ||
Jaiotza | Santander, 1939ko ekainaren 11 (84 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa 1969) doktoretza Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa Massachusetts Institute of Technology (1974 - graduondoko ikasketak | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, eskultorea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Arte eta Arkitekturako ikasketak egin zituen Madrilen. 1970ean, atzerrira joan zen ikastera, Juan March Fundazioak emandako beka bati esker, eta Pennsylvania eta Yaleko Arkitektura Eskoletan aritu zen irakasle laguntzaile. 1977az geroztik, arkitektura-proiektuetako irakaslea da Madrilgo Arkitektura Eskolan. Rafael Moneorekin batera, gaur egungo arkitekto aktiboenetako bat da, hainbat arkitektura-lehiaketa irabazi baititu, hala nola Madrilgo etxebizitza familiabakarrak egiteko lehiaketa (1978), A House for Friedrich Schinkel nazioarteko-lehiaketa (1979), Madrilgo San Francisco el Grandeko lehiaketa (1982), Salamancako Palacio de Congresos y Exposiciones de Castilla y León egiteko ideia-lehiaketa (1985) eta Bartzelonako Olinpiar Hiriko Entrenamenduetarako Pabilioiaren lehiaketa (1988). 1988an, Berrikuntza eta Birgaikuntzako lehen saria irabazi zuen, Murtzian egin zuen Segura ibaiko Erroten Museo Hidraulikoa eta Kultura Etxeagatik. 1990ean, Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Navarro Baldeweg |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.